Kuku kantatzen euri eta eguzki.

Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez

"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin zizkidan hausnarketa eta kezka artikulu honetara ekarri nahi ditut.

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2024ko irailaren 16a
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hasteko, ugalkortasun arazoak anitzak dira eta denetarako egokia den sendabelarrik ez dago. Ugalkortasunerako sendabelar bat dagoela pentsatzea planteamendu desegokia da, nahiz marketing arrazoiengatik etiketa hori ipini ohi zaien hainbat landareri, salbiari (Salvia officinalis) edo zizare-belarrari (Artemisia vulgaris) kasu.

Ugalkortasuna zaintzeko elikadura eta bizi ohiturak dira lehentasunezkoak, sendabelarrak eta gehigarriak bigarren mailakoak dira. Hau da, gorputzean bitaminak eta mineralak falta badira eta estresa badago, ez dago egoera horiek gainditzeko eta ugalkortasuna ziurtatzeko gai den landarerik edo pilula naturalik.

Sendabelarrek dakitena liburuan berbena (Verbena officinalis) hilekoan nola erabili azaldu genuen: mina baretze aldera eta umetokiaren hustuketa eraginkorra ziurtatze aldera jaso genuen erabilera seguru bat bertan. Hilekoaren lehen hiru egunetan hartzen da infusio bakarra afalostean, ez gehiago, hilekoaren lehen egunean hasita. Urtebetean egitea gomendatzen nuen baina bizi osoan egin duenik ere bada.

Salbiari buruz emakumearen landarea dela esaten da baina zehaztu behar litzateke zein emakumerena, zein garaitan eta zenbat/nola hartuta. Ugalkortasun arazoak dituzten emakumeen gehiengoak hiper estrogenismoa izan ohi du eta horretarako salbia ez da egokia, are gehiago, fitoestrogenoak dituenez saihestu beharreko sendabelarra da. Hori bai, lurrun bainua eginda sendabelar segurua da, baita aipatutako kasu horietan ere. Urtaro aldaketa bakoitzean salbia freskoa erabilita lurrun bainua egitea gomendatu genuen liburuan eta zuetako asko zarete lekuko zertaraino den onuragarria, lekukotza asko jaso ditugulako urte hauetan.

Milorria (Achillea millefolium) eta ilena (Calendula officinalis) sendabelar handiak dira emakumeen hormona osasunerako eta badakigu hormona osasunik ezean nekeza dela ugalkortasuna izatea. Fase folikularrean bien infusioa har genezake, emakumearen arabera infusio bakarra edo gehiago.

Galdera egin didan irakurle honi gogorarazten nion ez dagoela osasun hormonalik osasun hepatikorik gabe eta horregatik udaberriro gibel garbiketa egiteko beharra ikusarazi nahi izan nion. Hiper estrogenismoa ugalkortasunaren etsai handia da eta gibelak berebiziko garrantzia du pilatutako estrogenoa ezabatzen. Negakina (Fumaria officinalis) erabiliz gibela eta behazuna garbitzeko udaberriko infusioa nola prestatu azaldu nion. Negakinaz gain mendafina (Mentha piperita), txikori-belarra (Taraxacum officinale), boldoa (Peumus boldus) eta azitraia (Satureja montana) nahastuta prestatzen den infusioa hartzearen beharra azpimarratu nion. Bide batez, sendabelar bakarrarekin ugalkortasuna lor daitekeen ameskeria uxatuz.

Sendabelar hauek guztiak ez dira haurdunaldian eta edoskitzaroan erabiltzeko egokiak eta badituzte beste hainbat albo ondorio ere, beraz, erabiltzen hasi aurretik behar bezala informatu.

Goroldio xumetik azafraira
Artsenikoz kutsatutako ura garbitzen duen goroldio bat ekarri dugu gaurkoan. Izan ere, artseniko kutsadura osasun publikoko arazoa da egun, glifosatoa bezalako agrotoxikoengatik, eta ez da... (+)
Artemisa, sendabelar onirikoa?
Atapuerca esanda ez zaigu landaredia etortzen burura, baina bertan loratzen diren 600 landareren katalogoa aurkeztu dute, beraz, bada landarerik zonalde honetan. Burgoseko probintziako lau landaretik... (+)
Hamabi konposatu minbiziaren kontra
Oso modu arraroan aldatzen ari dira landareak Danimarkan, eta zientzialariek ez dakite zergatik. Albiste deigarria iruditu zaigu eta saioaren sarreran hainbat hipotesiri buruz aritu gara. Gai... (+)
Eztarrirako sendabelarrak
Santa Ageda bezperan ari naiz gaurko artikulua idazten eta koplari buelta bat ematera noakizue. Uste dut nahiko aberats gaudela diruz, nahiz gehiagoko nahia beti hor... (+)
Detox
Hasi da urte berria eta detox hitza ageri zait alde guztietatik. Sare sozialetan, eskatu gabeko iragarkietan eta baita whatsappeko mezuetan ere. Gabonetan egindako gehiegikeriak orekatzeko... (+)
gora