Asteroko buletina
San Matias, erein tuk azaziak bilduren tuk aza handiak

Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


2024ko uztailaren 24a

Udako uztaz gozatzeko hitzordua jarri dute Udako Azoka Ekologikoetan, zenbait elkarteren artean kalitatezko produktu ekologikoak bultzatzeko antolatutako topaguneetan. Herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek antolatzen dituzte, besteak beste, Arabako Bionekazaritzak, Bizkaiko Ekolurrek eta Gipuzkoako Biolurrek. Jada izan dira Gasteizen eta Elorrion, eta beste hamabi herritan ere izango dira urria amaitu bitartean.

Sustatzaileek gogorarazi dute duela 30 urte produktu ekologikoa baztertuta zegoenez ezinbestekoak zirela azokak, salmenta puntu garrantzitsuak zirelako nekazari eta abeltzainentzat. Gaur egun egoerak hobera egin du, eta diotenez azokak salmenta gune huts baino gehiago dira elkarguneak eta eredu agroekologikoa sustatzeko eremuak.

Ekoizle eta herritarren arteko harremanari balioa ematen diote, eta azokak batik bat ekoizle txikientzat inportanteak direla oroitarazi dute; zuzeneko salmenta da haietako askoren zutoina. Horregatik, erronkatzat dute ahalik eta jende gehien erakartzea azoka ekologiko hauetan erostera: “Erosketa-aukera bakoitza aldaketa positiboa sustatzeko aukera bat da. Iraunkortasuna, justizia soziala eta ekitatea sustatzen dituzten produktuak hautatzekoa. Kontsumitzaile bezala ekoizpen- eta kontsumo-sistema bidezkoagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko giltza dugu”, berretsi dute Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideek.

Hauek dira datozen azoka ekologiko egunak:

Uztailak 29, Zigoitia (Araba)

Abuztuak 23, Zarautz (Gipuzkoa)

Abuztuak 30, Zumaia (Gipuzkoa)

Irailak 7, Donostia (Gipuzkoa)

Irailak 14, Orereta (Gipuzkoa) eta Algorta (Bizkaia)

Irailak 22, Zerain (Gipuzkoa)

Irailak 28, Mungia (Bizkaia)

Urriak 5, Gasteiz (Araba) eta Durango (Bizkaia)

Urriak 19, Eibar (Gipuzkoa)

Urriak 27, Villabona (Gipuzkoa)

Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era
2024-09-06 | ARGIA
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez... (+)
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute
2024-09-05 | ARGIA
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik. (+)
Hego Euskal Herrian 66 pertsona hil dira beroagatik abuztuan
2024-09-03 | ARGIA
Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta... (+)
Benetako mehatxuak... eta benetako aukerak
2024-08-29 | ARGIA
Ondoko infografia Kataluniako Delàs Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroak 2022ko urrian argitaraturiko 55. txostenean dago oinarrituta. Txosten horretan Xavier Bohigas, Pere Brunet, Teresa de Fortuny, Anna... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora