Astelehenero 8:00etan zure epostan
Londresko Imperial College unibertsitateko zientzialariek egin dute azterketa, eta Nature Climate Change aldizkariak argitaratu. "Eragotzi dezakegun CO2 emisio-tona bakoitzak berebiziko garrantzia du", ohartarazi du ikerketak.
Beroketa globala muga batzuen azpitik mantentzeko gehienez zenbat CO2 emititu daitekeen kalkulatu dute zientzialariek, hain justu, krisi klimatikoa borrokatzeko Parisko Akordioak ezarritako 1,5 graduko igoera ez gainditzeko zenbat CO2 emititu daitekeen gehienez. Ondorioztatu dute, batetik, emisioak murrizten ez badira 2029rako igoko dela planetaren tenperatura 1,5 gradu –industria-aurreko garaiarekin (1850) alderatuta–, eta erritmo horretan 2 gradu igoko litzatekeela 2046rako.
Larrialdi klimatikoa borrokatzeko jarritako helburuak bete ahal izateko tarte gero eta urriagoa dagoenez, zientzialariek ohartarazi dute atmosferara igortzen ez den CO2 emisio-tona bakoitzak "berebiziko garrantzia" duela. "Ez gara gure esku dagoen guztia egiten ari beroketa maila seguruetan mantentzeko, eta 1,5 gradu azpitik mantentzeko leihoa ixten ari zaigu", adierazi dute. "Azterketa hau komunitate zientifikoak egindako ohartarazpen berria da; gobernuei dagokie orain esku hartzea". Gaineratu dute, 1,5 graduen muga gaindituta ere, tenperaturak behera egitea izango lukeela berriro, badin eta emisioak zorrotzago murriztuko balira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545