Santa Ageda: Otsaileko lorea, ez balitz hobea; apirileko lorea, batez baino hobea; maiatzeko lorea, hura da florea!.

“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez duela egiten. Azken lau urteetan 600 milioi euroko etekinak izan ditu.


2024ko azaroaren 28a
Petronorreko langileak BEC atarian elkarretaratuta. Enpresak lantaldea "argaltzen" ari dela salatu dute besteak beste.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Goizean goizetik ekin diete mobilizazioei Petronorreko langileek. Lanuztea zegoen deituta ostegun honetarako enpresa batzordearen eskutik eta 8:30ean hasita manifestazioan abiatu dira Barakaldoko BEC erakusketa aretoraino, enpresak urteko biltzarra baitzuen egitekoa bertan.

Dozenaka beharginek elkarretaratzea egin dute atarian, asko laneko buzoekin, Petronorrek funts europarrak jasotzen ditu baina enplegua suntsitzen du, zioen pankartaren atzean.

Ondoren egindako prentsaurrekoan, zerbitzuen kanporatzea eta kontratazio berrien prekarizazioa salatu dute, enpresak "irabazkiak lehenetsi" dituelako beste ezeren gainetik: "Zuzendaritzak nahi duena da oraina irabazi eta etorkizuna eraiki, baina lantaldeari ahotsa kenduta eta findegiaren eguneroko errealitateari bizkarra emanda –azaldu dute–. Eraldaketa hitza darabil ahoan, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten".

Manifestazioan, BECera bidean. CCOO Petronor

Azken lau urteetan Petronorrek 600 milioi euro irabazi dituela gogorarazi dute, 2022an soilik 470 milioi euro. Eta hala ere, behin behineko enplegu erregulazioak ezarri izan ditu. Are gehiago, lantaldea "argaltzen" diharduela salatu dute Barakaldoko ekitaldian, eta KPIari dagokion igoera ez dela soldatatan nabaritzen.

Argaltze estrategia horri zuzendaritzak "eraldaketa" deitzen dio langileen ordezkarien ustez, "baina ikusten ari gara lantegia gero eta baldintza kaskarragoetan dagoela; duela urte batzuk pentsaezinak ziren egoerak gertatzen dira".

Argaltze estrategia horri zuzendaritzak "eraldaketa" deitzen dio langileen ordezkarien ustez, "baina ikusten ari gara lantegia gero eta baldintza kaskarragotan dagoela; duela urte batzuk pentsaezinak ziren egoerak gertatzen dira"

Bentzenoa, amiantoa...

Esaterako, findegian ustegabeko etenaldiak gertatzen direnerako dauden ordezkapen ekipoek "urteak ematen dituzte konpondu gabe", eta horrek arrisku egoerak sortzen ditu, adibidez bezenoarekin kontaktua egon daitekeelako, nahiz eta 2022tik legeak onartzen duen gai hori kartzinogenoa dela eta azaleko tumoreak sor ditzakeela.

Amiantoaren kasuan, duela zazpi urte Petronorreko zuzendaritzak hitz eman zuen lantegian dagoen asbesto guztia 2024 urterako kenduko zuela: "Urtea amaitzeko hilabete eskas geratzen denean, amiantoa duten ekipo eta lineak azaltzen dira oraindik ere", salatu dute langileek.

Egoera horren irakurketa zorrotz bat egin dute: azpikontratazio politikaren ondorio ere bada

Egoera horren irakurketa zorrotza egin dute: azpikontratazio politikaren ondorio ere bada. Zerbitzuak esternalizatuta, kanpoko enpresek lantaldearen bizkar baldintza okerragoak jartzen dituzte, aurrekontua murrizteko.

Arriskua, jendez betetako ingurunean

Lantegian egiteke dauden konponketak aipatu dituzte prentsaurrekoan, eta egitekoen ilara luzea ari dela sortzen ondorioz: "Hori guztia jendez betetako ingurune batean...", esan dute, lantegitik kanpo sor daitekeen arriskua aditzera emanez.

Langileen ordezkariak prentsaren aurrean euren aldarrikapenak azaltzen. CCOO Petronor

Bestalde, arrisku psikosozialen ebaluaziorik ez egoteak patologia ugari bazterrean uzten dituela ere nabarmendu dute, eta horrek absentismoa handitzen duela ezinbestean.

Azaroaren 7an langileek asanbladan erabaki zuten mobilizazioei heltzea, Petronorreko lan baldintzen egoera orokorra salatzeko. Horretan jarraituko dutela ohartarazi dute, zuzendaritzak langileak ez baditu "kontuan" hartzen behinik behin: "Bestela, dirua kontu batetik bestera aldatzeko txiringito bat baino ez da izango enpresa hau, gizarteari etekinik ekarri gabe", amaitu dute.

Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da
2025-06-08 | Urko Apaolaza Avila
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu.... (+)
Energia eta telekomunikazio sistema "erresilientea" sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek
2025-05-28 | Urko Apaolaza Avila
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu... (+)
Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa
2025-05-18 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak,... (+)
Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
gora