Baratze onenak ere belar txarren bat izan dezake

Ekotalibanak

Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko moduak horiek. Zenbaitzuk, kolonialismo energetikoaren kontra borrokan ari direnei aplikatzen zaizkie. NIMBY entzuna nuen; berria, ekotaliban.

Josebe Blanco Alvarez
Josebe Blanco Alvarez

Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburuaren egilea


2025eko ekainaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Izendegiak asko esaten du izendatutakoaz, baina baita izen-emaileaz ere.

Ekotaliban. Ez da ausazkoa eko erroari taliban hitza gehitu izana. Kontzeptuak barnebiltzen dituenak segituan osatzen du izendatuaren profila, eta fundamentalismoari lotuta dago, ezinbestean. Euskaltzaindiaren definizioak dio: Erlijio baten testuen edo doktrina baten arauen interpretazio eta aplikazio hertsi eta zorrotzaren aldeko mugimendua edo doktrina.

"Hotzikara sortzen du inork zu talibantzat hartzeak. Min egiten du. Izatekotan, nahiago nuke 'ekologista erradikala', sustraiari aipamena egiten dion heinean"

Taliban hitzaren unibertsoa iluna baino ilunagoa da, atzerakoa ematen du. Hotzikara sortzen du inork zu talibantzat hartzeak, egia esan. Min egiten du. Izatekotan, nahiago nuke ekologista erradikala, sustraiari aipamena egiten dion heinean. Sustraietara jotzeak esentziara joateko bidea markatzen duelako. Muinean galderak daudelako: zergatik, zertarako, nork, nori, nor... eta galdera-erantzunen jolasean definitzen baitira bidearen helmuga eta nolakotasuna. Jolas horrek laguntzen dizu koherentziaren utopian urratsak ematen. Horregatik duzu munduan egoteko manera hori; horregatik, onartzen dituzu bizitza posiblea egiten duten mugak.

Zein litzateke, ordea, ekotalibanaren antonimoa? Axaleko? Buruarin? Axolagabe? Sakona ez dena, azalean dagoena. Pertsonez mintzatuz, burua arina duena, zentzu gutxikoa dena. Gauzez behar den axola edo ardura ez duena; gauzak edo gauza jakin bat axola ez zaizkiona.

Ez dut neure burua borroka horretan ikusten. Ez naiz ausartzen inor hitzokin izendatzera. Besteak beste, pertsona bakoitzak, gauden krisi egoeran egonda, nahiko lan daukalako bere korapiloak eta ezinak askatzen, bere kontraesanak digeritzen eta bere beldurrak atenditzen. Puntu jakin batean, akaso, helduko da sentitzera kolonialismo energetikoari (ere) dagokionez, kolonialismo horren (ustezko) abantailak jasoko dituela eta kalteak-edo ez daudela edo beste batzuen ortzimugan izango direla.

Komunitate bat dinamika suntsitzaile horretan murgiltzea izugarri arriskutsua iruditzen zait. Arduragabekeria, makinaria hori martxan jartzea helburuak politiko, ekonomiko edo bestelakoak izanik; are gehiago, bizi dugun eta gaituen testuinguruan.

"Zailtasunik handiena da elkarrekin modu bat esplotazioan oinarritzen den eredu produktiboa sustraietatik eraldatzeko"

Zailtasunik handiena da elkarrekin modu bat asmatzea pertsonen esplotazioan, estraktibismoan eta jatorrizko lurraldeetatik pertsonen kanporatzean oinarritzen den eredu produktiboa sustraietatik eraldatzeko; inor atzean utzi gabe eta pertsona guztientzat, izan hemen edo han, bizitza desiragarriak eta bizigarriak eraikitzea. Betiere, kontuan izanda hori guztia izango bada, etorriko dela lurrean bizi diren gainontzeko izakiekin batera; elkarren menpekoak garela.

Horregatik, ezin diogu geure buruari tranpa egin, eta diagnostikoa beltzegia atera zaigulako, azukrea bota eta plangintza gozoan oinarrituta eratu. Arazoa ez da teknologikoa; arazoa soziala, kulturala eta fisikoa da, besteak beste.

Nola adierazi sustrairik gabe ez dagoela zuhaitzik?

Mallorca
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen... (+)
San Ixidro
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila,... (+)
Komunitateaz (eta III)
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen... (+)
Otero jaunari
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan... (+)
Komunitateaz (II)
Susmoa dut komunitatea hustuketa prozesu betean dagoela, eta beldur naiz, beste askori gertatu eran, mamirik gabeko bilgarri ez ote den bilakatuko, jada bilakatu ez bada.... (+)
gora