San Matias (maiatzak 14), erein al duk aza hazia? Hik bilduren duk aza handia

Oria paper-fabrikak isurketa bat izan zuen Oria ibaira joan den astelehenean

Zizurkil eta Villabona-Amasa artean izan zen isurketa astelehenean, Eguzkik jakinarazi duenez. Isurketa ez da oso kaltegarria izan, talde ekologistaren arabera.


2017ko maiatzaren 15a
Oriako paper-frabrikak izandako isurketa. (Arg.: Eguzki)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kaltzio karbonato (CaCO3) isurketa izan zen, antza denez gai oso ohikoa paper-fabriketan papera leundu eta sendotasuna emateko. Substantzia arriskutsua izan daiteke kantitate handietan, baina Eguzkik esan duenaren arabera, ez da hala izan ez baita hildako arrainik agertu Orian.

Isurketa Oriako paper-fabrikako balbula batek huts egin eta gero gertatu zen. Aldi honetan larritasun handirik eduki ez duen arren, Eguzkik ohartarazi du argi geratu dela halako enpresek ez dituztela beharrezko azpiegiturak halako arazoei aurre egiteko; eskaera egin diote enpresari egoera hauek errepika ez daitezen beharrezko neurriak har ditzaten. Uraren Agentziari, berriz, egoera bertsuan dauden enpresa eta lantegiei beharrezko prebentzio neurriak eskatzea galdegin diote.

 

Handiak txikia jaten du
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik... (+)
"Naturarekin dugun harreman mota gizarteko harremanen isla da"
Ekologia sozialean aditua, bere aita Murray Bookchin ekologia sozialaren aitzindariaren The Next Revolution liburua argitaratu du. Kazetari lanetan ere ibilia, Bernie Sanders AEBetako politikariaren prentsa... (+)
"BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte"
Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia... (+)
"Mundua klima aldaketatik salbatu nahi badugu, kapitalismoari amaiera eman behar diogu"
Alemaniako ikatz-meategi erraldoien jarduna eteten duten ekintza desobediente masiboak antolatzen ditu Ende Geländek, talde ekologistek, ezkertiarrek eta gobernuz kanpoko erakundeek osatutako elkarteak. Elkarte horren ekintzak... (+)
Europako baso baliotsuenetako bat ebakitzeko asmoa du Poloniako Gobernuak
Polonia eta Bielorrusia artean dagoen Bialowiezako basoa, Unescok Biosferaren Erreserba izendatua, mozteko asmoa berretsi du Poloniako Gobernuak. Europako Batzordeak "azken abisua" eman dio ohartaraziz ez... (+)
gora