Azaburua: barazki aski ezaguna, gizonaren burua adinakoa eta hura bezain zentzuduna

Europako baso baliotsuenetako bat ebakitzeko asmoa du Poloniako Gobernuak

Polonia eta Bielorrusia artean dagoen Bialowiezako basoa, Unescok Biosferaren Erreserba izendatua, mozteko asmoa berretsi du Poloniako Gobernuak. Europako Batzordeak "azken abisua" eman dio ohartaraziz ez dezala basoa moztu.


2017ko maiatzaren 11
Bialowiezako basoa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Europa erdialdeko baso garrantzitsuenetakoa da Bialowieza. Poloniako Gobernuak dio basoa arriskuan jarri duen izurrite bat amaitzeko moztuko dituela zuhaitzak. Izeiaren azaleko kakalardoak jan egiten ditu izeiak eta pinuak, eta Varsoviaren arabera, arriskuan jarri du basoa. Horregatik, basoan moztu daitekeen egur kantitatea hirukoiztu du: 188.000 metro kubiko urtean.

Naturaren Kontserbaziorako eta Babeserako Nazioarteko Batasuna ez dator bat gobernuaren usteekin, ez dute uste kakalardoa mehatxua denik, eta salatu dute egurraren salmentatik negozioa egin nahi dutela.

Greenpeace, Naturaren Munduko Funtsak (WWF) eta bestelako eragile ekologistek salaketa jarri dute Europako Batzordearen aurrean, eta basoa 150.000 hektareako parke natural bilakatzeko galdegin dute, basoak Bielorrusian duen aitortza bera izan dezala, alegia.

Europako Batzordea "azken abisua" eman zion Poloniako Gobernuari, baina Jan Szyszko Ingurumen ministroak erantzun du ez daukatela planak aldatzeko asmorik eta ez dutela Europako Justizia Auzitegira joateko beldurrik. Mozte lanak martxan daude momentuz.

Handiak txikia jaten du
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik... (+)
"Naturarekin dugun harreman mota gizarteko harremanen isla da"
Ekologia sozialean aditua, bere aita Murray Bookchin ekologia sozialaren aitzindariaren The Next Revolution liburua argitaratu du. Kazetari lanetan ere ibilia, Bernie Sanders AEBetako politikariaren prentsa... (+)
"BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte"
Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia... (+)
"Mundua klima aldaketatik salbatu nahi badugu, kapitalismoari amaiera eman behar diogu"
Alemaniako ikatz-meategi erraldoien jarduna eteten duten ekintza desobediente masiboak antolatzen ditu Ende Geländek, talde ekologistek, ezkertiarrek eta gobernuz kanpoko erakundeek osatutako elkarteak. Elkarte horren ekintzak... (+)
Oria paper-fabrikak isurketa bat izan zuen Oria ibaira joan den astelehenean
Zizurkil eta Villabona-Amasa artean izan zen isurketa astelehenean, Eguzkik jakinarazi duenez. Isurketa ez da oso kaltegarria izan, talde ekologistaren arabera. (+)
gora