Asteroko buletina
Baratzea da nire irakasle gogokoena

Nekazaritza saileko teknikari maiteari...

Lehen sektorean arazoak gorantz doazela nabari da: klima krisia, kutsadura, lehengaien prezio altuak edo lursailak eskuratzeko zailtasunak…

Bertatik bizi nahi dugunok badakigu zer dagoen, badakigu zailtzen doala sektorea, baina jarraitu edo hasi nahi duen jendea ere bada eta horiei zer esan? Ez hasteko? Edo ez jarraitzeko? Noski ezetz.

Mattin Jauregi
Mattin Jauregi

Balerdipeko erleak proiektuko kidea

Inaxio Arin
Inaxio Arin

Balerdipeko erleak proiektuko kidea


2023ko urriaren 02a

Lehen sektoreko langileok ez dugu sektorea diruz aberasteagatik aukeratzen, gure ideia eta lanari zentzua emateagatik baizik. Artzain bati entzuna diot ez dela ardietatik bizi, ardiekin bizi dela baizik. Jakin zenbat oztopo dituen sektoreak eta hala ere dudarik gabe bertatik bizitzeko apustua egiten gabiltza.

Nekazaritza bulegora sartu, azaldu genuen gure egoera eta teknikariaren erantzuna: “Buuu lehen sektoretik bizitzea zail dago, horretarako UTA batera iritsi behar duzue (urteko lan unitatea), ganadu asko jarri beharra dago!”.

Zail dagoela badakigu, hori zuk esaterako.

Ganadu asko jarri behar dela? Horretara bideratu nahi dute lehen sektorea eta "bestela akabo, ez zara sektoretik biziko" esaten dizute. Gure ideia eta proiektua azaltzerako ezkor eta mugatuta zegoen teknikaria…

Zure lana ez al da sektorean sartu nahi dutenei aholkularitza eskaintzea eta ahalik eta errazen jartzea?

Esan dizugu badugula sektorearen berri, badakigula zertara bideratuta dauden laguntzak eta guk ez dugula bide hori nahi…

Zuek esandako baldintzetara mugatu behar dugu lehen sektorea bertatik bizi ahal izateko?

Ala poraiiii!

Gustuko ez baduzu ere, zure lana denez, sektoreko teknikari bezala lagundu beharko diguzu!

Hiru izaera erle bilakatzeko
Erlauntzaren jaiotza erregina estali baten errutearekin hasten da. Hemen ere betikoa, arrautza ala erregina ote zen lehena… (+)
Azokako postutik begira
Goizean goizetik norbere postuan aste guztiko lana mahai gainean jarriz. Bateko bezperan bildutako aza, azenario, sagar eta intxaur, besteko hilabete ontzen edukitako gazta edo ezti... (+)
Erlakumeak han hemenka
Fenomeno berezia da erlakumeena, erleen biziraupena bermatzen duen prozesu naturala. Eguraldi epelak loraldi oparoak dakarzki eta loraldien oparotasunak erleen “emantzipazioa”. (+)
Propoliz ondutako izokina egiten ikasi nahi?
Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz. (+)
Erregina
Langileek aukeratuko duten arrautza batetik jaioko da belaunaldi berrien erregina. Erregina-jelez beterik izango du abaraska, goserik pasa ez dezan 15 egunez eta ederra eta galanta... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora