Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki garrantzitsuenak erle langileek hartzen dituzte.
Balerdipeko erleak proiektuko kidea
Balerdipeko erleak proiektuko kidea
Egia da erreginak erritmoa eta izaera ematen diola erlauntzari. Erreginaren erruteak erlauntzari jarraipena emango dio, egunero erle berriak jaioko baitira, eta horrela mantenduko da populazioa.
Erreginak bere usaina edo feromonak zabalduta mantentzen ditu langileak bere zereginetan. Erreginaren usaina erlauntza guztian zabaltzen dute erleek beraien hegalen bidez, erle guztiek usaindu dezaten. Erregina bakoitzak bere usaina du, badakite inguruko erreginen usaina ez dela beraien erreginarena eta horregatik ez dira erleak erlauntzaz nahasten.
Erreginak bere sekitoa du, inguruan izaten ditu 5-7 erle langile bera zerbitzatzen, falta zaion guztia ematen... baina langile horiek, erreginari laguntzeaz gain, erregina kontrolatzen dute ea bere zereginak ondo egiten ari den.
Erlauntzako monarkia puskatzen da langileek erabakitzen badute. Erregina bat bere funtzioak ongi betetzen ari ez denean, aldatzeko erabakia hartzen dute langileek eta bidali egiten dute erregina zaharra erlauntzatik.
Erregina bat hiltzen denean, arrautzetatik hurrengo erregina zein izango den ere erle langileek erabakitzen dute. Eta behar duten erlamando kopurua ere zehaztu dezakete, abaraska handiagoak sortuta. Langileek erlamandoak edo beraien erregina kaleratu dezakete.
Beraz, nork du agintea?
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545