Erleek jaiotzetik hil arte duten joera bat da garbitzeko gaitasuna. Jaio bezain laster hasten da bera jaio den abaraska garbitzen, puskatu dituen argizari zatiak erlauntzatik kaleratzen.
Balerdipeko erleak proiektuko kidea
Balerdipeko erleak proiektuko kidea
Garbitzeko ohitura ez da jaio berritan bakarrik duten gaitasuna, erle helduek ere garbitzen jarraitzen dute. Helduak ez dira erlauntza garbitzera jartzen, elkar garbitzen baizik.
Barroa izeneko akaro bat itsasten zaie erle langileei gorputzean lorez lore dabiltzanean. Akaro horrek erleei kalte handia egiten die eta horri aurre egiteko erleak akaroak garbitzen edo kentzen saiatzen da. Tximuek ere badute antzeko joera bat zorriekin, kasu horretan, ordea, jan egiten dituzte.
Akaroak kentzeko joera handia duten erlauntzak dira erlezainen gustukoak, horrek gaitzei aurre egiteko abilezia dutela erakusten baitu.
Erlauntzaren garbitzeko ahalmena neurtzeko hainbat froga egin izan ditugu erlezainok, “pint test” izena duten probak. Proga horien helburua erlearen garbitzeko abilezia neurtzea da.
Horretarako, jaioko diren 100 erle zulatzen ditugu orratz batekin: orratzak 100 erle horiek hiltzen ditu.
Erlezainok kronometro baten bidez neurtzen dugu zenbat denbora tardatzen duten hildako erleak identifikatzen eta kaleratzen, horrela gure erlategiko erlauntzarik garbiena zein den jakiteko.
Erleak, ikusten den bezala, hildako guztia kaleratzen du erlauntzatik bere familia ez gaixotzeko. Ez da gaixotasunen aurka egiten duen gauza bakarra.
Erleak abaraska, ertz eta sarraila guztiak desinfektatzen ditu: horretarako, propoliz estaltzen du dena, izan ere, propolia landaretik eskuratzen duen erretxin desinfektatzaile bat da.
Erle narratsik ez dut oraindik ikusi, bere erlauntzako zikinkeriarik ateratzen ez duenik.
Erlezain narratsak badira ordea: erlategiak zakarrez beteta, argizari zikina eta denetik duena erlategian botata… eta erleak ezin zikinkeria hori garbitu!
Garbitasuna ez da mania hutsa izango, zerbait behar-beharrezkoa izango da. Garbi baitago erleak alferrikako lan gutxi egiten dituela.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545