Asteroko buletina
Baratzean, baratzezainak ereiten duena baino gehiago hazten da.

Ikurra sortu dute Nafarroan nekazari-elikagaiak hurbilekoak direla ziurtatzeko

Gertutasuneko bereizgarria daramaten eta Elikagaiak Merkaturatzeko Bide Laburren Foru Lege berriaren baldintzak errespetatzen ez dituzten enpresek isuna jasoko dute. Gehienez bitartekari bakarra egon beharko da ekoizle eta eroslearen artean.


2023ko otsailaren 24a

Bezeroek nekazari-elikagaiak bertakoak direla jakiteko balioko duen logotipo bat sortzeko legea abiarazi du Nafarroako Legebiltzarrak. Asteazkenean egindako Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean alderdi guztiak ekimenaren alde agertu ziren eta, ziurtasun osoz, martxoaren 2ko osoko bilkuran bozkatu eta onartuko da Elikagaiak Merkaturatzeko Bide Laburren Foru Lege berria.

Produkzio-katearen “bide labur” hori ziurtatuko duen etiketa berriak bi elikagai mota desberdinduko ditu: alde batetik, nekazari eta eroslearen arteko salmenta zuzenekoak eta, beste alde batetik, ekoizle eta saltzaile batek osatutako hurbileko salmentako kateak. Hau da, ezingo da garraiolaririk edo bestelako bitartekaririk egon.

Modu horretan, bertako ekoizpen eta kontsumo ekologikoa bultzatu nahi du Foru Parlamentuak. Aldi berean, nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko bide laburren erregistroa berrituko da, Nafarroako Gobernuari tokian tokiko nekazaritza ekologikoa kuantifikatzea ahalbidetuko diona.

Osasunaren eta landa garapenaren arloetan eskumena duten erakundeek, mankomunitateek eta udalek gehien bat, behartuta daude osasuna eta higienea zaintzeko jarraibide egokien gidak egitera legea onartu eta hurrengo hemezortzi hilabeteetan. Araubideetan, elikagaiak ekoizteko, prestatzeko, eraldatzeko eta merkaturatzeko faseetako egokitzapenak zehaztuko dira.

Haren produktuetan bide laburreko bereizgarria daraman baina bitartekarien baldintza edo legeak ezarriko duen beste edozein errespetatzen ez duten enpresek isuna jasoko dute, EH Bilduk aurkeztutako instantzia baten arabera.

PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak baiezko bozka eman diete ezker abertzaleko alderdiak egin dituen hamar ekarpenei. Navarra Sumak, ordea, kontra bozkatu du guztietan eta inork babestu ez dituen beste hamabost instantzia aurkeztu ditu.

 

Nafarroako Gobernuak onartu du ez dagoela ur nahikorik Nafarroako ubidearen obran hitzemandako edukiera asetzeko
Konponbide gisa, Óscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak aurreratu du sobera ur jasotzen duten ureztatzaileei erabiltzen ez dutena Erriberara bidaltzeko eskatuko diela. (+)
Nafarroako Parlamentuak plastiko ez berrerabilgarriarren gaineko zeharkako zerga onetsi du
Foru erkidegoan fabrikatutako edo kanpotik inportatutako kilogramo bakoitzeko 0,45 euro ordaindu beharko dira. Navarra Suma izan da legearen aurka bozkatu duen alderdi bakarra. (+)
Baztango Erdizko meategi proiektua atzera botatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari legebiltzarrean
Erdiz Bizirik plataformak salatu du babesgune natural bat ustiatzea “ilegala” dela eta erabakia “inposaketa”, baztandarren gehiengoa aurka duelako. (+)
Leitza, Arano, Areso eta Goizuetako udalek basozaintza bulegoaren itxiera salatu dute Legebiltzarrean
Nekazal lurraldetako zerbitzu publikoak gutxituz, Nafarroako Foru Gobernua despopulazioa eta zahartzea bizkortzen ari dela kritikatu dute. Aitzina, egoitzarik hurbilena Irurtzunen egongo da, bulego zaharretik autoz... (+)
Remirezek dio Espainiako Gobernua zorroztasunez ari dela Esako urtegian, lanak hasi eta 22 urtera
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Javier Remirezek azalpenak eman zituen Nafarroako Legebiltzarrean, duela hamabost hilabete amaitu baina orain arte plazaratu gabe egon den presaren segurtasunaren inguruko ikerketa... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora