Batekoz beste, kukua euri eske.

11. Arrantza


2023ko ekainaren 28a

"Azkenean zuek ere gogoratu zarete arrantzaz", bota du Leo Belaustegik Egonarriako platora iritsi orduko; eta arraina jateaz bai, baina horren atzean dagoenaz, arrantzaleen lanaz, bizi baldintzez, zein arrantza ereduaz, jendartean zeinen gutxi hitz egiten den azpimarratu eta irakaspen ugari eman ditu mikrofo aurrean jarrita.

Esperientziaren atalean, berriz, Itsasuko Antxondoa Etxaldera eraman gaitu Mirentxu Elissaldek. Bertako protagonista gereziak diren arren, ardiak, zerriak eta bestelako ekoizpenak ere badituzte Antxondoan.

Egonarria proiektua babesten dute:

  • LABORAL Kutxa
  • HAZI Fundazioa
multimedia
3x06: Udazken laranja: liburu bat eta kurkuma
2025-12-15 | Bizi Baratzea, ARGIA
Diario rural. Apuntes de una naturalista. Otoño-invierno liburua (Susan Fenimore Cooper, Pepitas de calabaza argitaletxea) ekarri dugu gaurkoan, tarteka sendabelarrekin, landareekin zein naturarekin lotutako irakurketak... (+)
3x05: Genomarik handiena, garoarena
2025-12-01 | ARGIA, Bizi Baratzea
Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du... (+)
4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga
2025-11-26 | ARGIA, Bizi Baratzea
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du,... (+)
3x04: Udazkeneko erorierarentzat bost sendabelar
2025-11-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Sandra Diaz biologo argentinarraren ekarpen interesgarriekin hasi gara gaurkoan. Bide horretatik, etorkizunaz, gure zein landareen etorkizunaz, biodibertsitateari buruz eta kontsumokeriak eta ingurumen arazoek hartu duten... (+)
4x02: Lurramatik saio berezia
Zuzeneko emanaldia egin dugu azaroaren 8an Lurramatik, Kanalduderekin elkarlanean. Laborantza herrikoiaren besta giroa eta puntako elkarrizketatuak ekarri dizkigute Mattin Jauregik eta Eli Pagolak: Sor markez... (+)
gora