Martxo eder eta lehorrak upelak betetzen.

Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza egitasmoaren kontra dabiltza mobilizaturik.


2024ko urriaren 03a
Marieneako lurren aldeko protesta bat, Kanbon.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Marieneako lurren aldeko borrokaren harira asteazkenean atxiloturiko hiru lapurtarrak aske utzi dituzte egun bukaeran. Aske izanik ere, epaiketa ukanen dute otsailean. Apirilean Kanboko Herriko Kontseiluaren bileran egindako protestari lotuak dira atxiloketak. Lur horiek etxebizitzen eraikuntzara bideratu beharrean, laborantzarentzat atxikitzearen alde mobilizatu ziren egun horretan dozenaka herritar. Jendarme, manifestari eta hautetsien arteko bultzaden artean Christian Deveze auzapeza erori zen, eta hitz gogorrak ukan zituen manifestarien kontra.

Bouygues enpresak etxebizitzak eraiki nahi ditu Kanboko Marienia etxaldeko laborantza lurretan, eta herritarrek kontrako mugimendu zabala  antolatzea eragin du horrek. Manifestazioak, okupazioak, ekintza sinbolikoak, auzi bideak zein petizioak, hainbat ekintza bideratzen dabiltza egitasmoa geldiarazteko xedez, baina oraingoz ez du atzera egiteko asmorik auzapezak. 

 

Sukaldariak eta laborariak elkarlanean jartzeko gogoa mahaigaineratu du Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketak
Dozenaka lagun batu dira astelehenean Saran (Lapurdi) burutu Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketen baitan. 2009an sortutako Ja(ki)tea elkartea egon da hitzorduaren oinarrian, eta Bidasoaz bi aldeetako... (+)
2040rako CO2 isurketak %90 murriztea adostu du Europar Batasunak, malgutasunez bada ere
Ostegun eta ostiral honetan heltzekoak dira Brasilgo Belem hirira munduko 60 bat estatuburu, azaroaren 10etik 21era iraganen den klimari buruzko COP30 gailurraren kari. Europar Batasunak... (+)
Munduko 308 aberatsenek 118 estatuk baino gehiago kutsatzen dute
Azaroaren 10etik 21era Belemen (Brasil) eginen duten klima aldaketari buruzko COP30 gailurraren bezperan atera du Arpilatze klimatikoa: nola gutxiengo boteretsu batek kaosean murgiltzen duen mundua izeneko... (+)
Statkraftek bertan behera utzi du Itsaraz parke eolikoaren egitasmoa
Aramaio eta Eskoriatza arteko ingurunean zortzi haize-errota jartzeko makroproiektua ez du gauzatuko multinazional norvegiarrak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dute erabakia astelehen honetan. (+)
Debekaturiko 122.000 tona pestizida esportatu ditu 2024an Europar Batasunak
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak... (+)
gora