Otsailean, katuak ere arrain eskean.

Libertinajea eta lizunkeritza

Oraintxe dago loraldi betean, bere ia bi metrorainoko gara muturreko loretxo multzo zuri ikusgarrietan. Intsektu ugariren pozerako, zunburrun burrundara ederra aditzen da bere inguruan. Maiatzetik irailera zurtoin garai eta zurrunek lumazko korinboak dituzte, izar itxurako lore zurizta txiki ugariz osaturik. Urrutitik antzematen da; loreak bereziak dira, bikainak, dantzari arin eta mehe baten saltoaren tankerakoak; horrexegatik gero eta gehiago ikusten dira lorategietan.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2023ko uztailaren 24a
\"Soro-erregina\" edo \"nasailorea\". Argazkia: Jakoba Errekondo / CC-BY-SA.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Basatiak lore zuri-laruak edo arrosa ttantta duten zuriak dira gurean. Lorategietarako hibridazioen ondorioz, lore arrosa eta ia gorriak ere sortu dira. Itxura bat da eta bestea usaina. Arbendolaren usain gozoa gogorarazten duen lurrun nabarmena du. Intsektuen erakarle nagusia hori izango da, inondik ere; batez ere euliak ikusten dira lorez lore dantzari.

Euskal Herriaren hegoaldeko lur lehorretan semelorea, semelilia edo burdilinda da zabalduena, Filipendula vulgaris; loreetan ttantta arrosakarak dituena. Ipar parteko lur heze eta astunetan, aldiz, nasailorea, soro-erregina edo aranetako erregina, Filipendula ulmaria; loreak zuri-laruak dituena.  

Azken hori dut auzoko. Nonahi ageri du orain buru loretsua errio inguruko belaze eta azakietan. Oso gogorra –15 °C-ra arteko hotza eraman dezake–; lurzoru hezea, astuna eta aberatsa du gustuko. Horregatik landare aproposa da erreka, arro, aldaparo, erreten, ur ustel edo urmael ertzak betetzeko, edo baita erriberetan utzitako soro aberatsak ere.

Baina nondik datorkio “nasailore” izena? “Nasai” hitzak esanahi ugari du. Pierre Lhande Hegi apaiz baionesaren 1926ko euskara-frantsesa hiztegian mordoxka bat ageri da: lasai, oinetako zabalak; oparo, janaria; libre, mugarik gabe; handi edo zabal, soinekoa; ugari, naro edo jori, iturria; eskuzabal, laguna; mahuka zabal edo galbahe larriko, aitor-entzulea; aske, hitzak. Eralgi eta iriontzearekin, hondamenarekin eta gehiegikeriarekin lotzen du nasai oinarri duten nasaitu, nasaitasun eta abar. Ez ditu ahazten libertinajea, askakeria, galdukeria eta jokabide okerrak. Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal “Umandi”, Euskerazaintzako “euskerazain” osoak bere Asmo-iztegia-n honela definitzen du nasai: “Aragi-irritserako ayerra duena”. Eta haragi-irritsa: haragi-atseginetarako neurri gabeko gogoa eta gehiegikeria. Lizunkeritzarekin lotzen du.

Hona gakoa, baten libertinajea eta bestearen lizunkeritza. Nasailorea hezetasuna dagoen lur emankorretan hazten da, lizuna bezalaxe. Horra nasailorea izenaren jatorria. Ba ote?

Zuria, kolore eta olore
2026-05-04 | Jakoba Errekondo
Hor darraio genozidio batek. Ez da bakarra. Ez lehena, ezta azkena ere. Izugarria bai, zer garen eta zer izan gaitezkeen ederki asko erakusten diguna. Palestina. (+)
Azeribuztana adiskide
2026-04-26 | Jakoba Errekondo
Isatsa edo buztana, lukiaren edo azeriaren atzekia ikusten dugu euskaldunok landare batean (Equisetum telmateia). Luki-buztan, luki-belar, azeri-belar, azeri-isipu, azagari-buztan, oilar-puztan eta eztainu-belar ere esaten zaio.... (+)
Zuhaitzaren argia
2026-04-20 | Jakoba Errekondo
Zenbat denbora da ez dituzula ohean egiten diren gauzak zuhaitz baten azpian egin? Siesta bat, adibidez. Edo txortan. Edo negar. Edo galdera beste era batera... (+)
Gosariaren plazerak
2026-04-13 | Jakoba Errekondo
Kax-kax. Familiako ohiturari segida emanez, etxeko Rhode Island Red oiloen urean pasatako arrautza, goiko muturrean, buelta osoan, koilaratxoarekin joka, kax-kax. Ogi puxka sartu, erdi gordinik... (+)
Elorri-xixta eta gaztaina
2026-03-30 | Jakoba Errekondo
Itsas Armada Handi eta Txit Zorionekoa zuen izen. 1588an Espainiako erregeak prestatu zuen espedizio militarra zen; 137 itsasontzi tresnatu zituen, eta Ingalaterra hankapean hartu nahi... (+)
gora