Asteroko buletina
Maiatzeko ihintza urrea.

Bergara-Derio Mendi-martxaren lehen kronika

"Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da.


2017ko uztailaren 14a

Alde horretatik, martxa honekin salatu nahi da  Euskal Herria dela Europan artifizializatutako lur gehien duen lurraldeetako bat. Hirigintza, industriagintza eta mota guztietako azpiegitura erraldoiek eragiten dute lur artifizializazioa eta horren ondorioz elikadura ekoizpen oso txikia. Hori dela eta, Euskal Herrian jaten den elikaduraren %3 baino ez da bertan ekoizten.

Arestian esan bezala, Angiozarretik abiatu da martxa. Angiozar dago Euskal Y aren korapiloaren erdigunean. Abiapuntu hau hautatua izan da AHT delako lur eremu handiena txikitzen duen azpiegitura. Eta martxaren ibilbidea AHTrena izango da.

Kanpazarrerako bidean irregulartasunez betetako  harrobia ikusteko parada izan da. Baita Beasain-Durango autobiaren lanak ere, AHTren lanez gain. Martxa bi akuifero hondatu dituen Udalaitz azpiko AHTren tunel batean sartu da.

Bazkaria Elorrioko gaztetxean egin da. Bazkalostean, bileratxo bat burutu da ekimenaren eta partaideen aurkezpena egiteko.

Arratsaldeko tartean, mendi martxa Atxondora heldu da. Atxondoko herritarren borroka eredugarriari esker AHTren lanak urte luzeetan oztopatuak izan dira eta oraindik ez dira hasi. Jarraian,  mendiz ibili ondoren, AHTren ibilbidetik tarte bat egin da, gaurko etapa Izurtzan bukatzeko. Azpimarratzekoa da ibilbidean zehar  azpiegiturek kalteturiko hainbat baserri hondatuta eta utzita ikusi dutela martxako partaideek.

Bertako pilotalekuan Ekopolen txostenaren aurkezpena, David Hoyosen eskutik izan da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batzuek burutu dute delako txosten hau, non argi ta garbi demostratzen den AHTren bidegarritasun ekonomiko zein sozialaren gabezia.

Afaldu ondoren, Eneritz Furyak  kontzertu akustikoa eskaini du.

 

Lurraren zaintzarako eskubide kolektiboa
2023-11-25 | AHT Gelditu
Garapen, ongizate eta modernitatearen ezinbesteko erreferente modura edota, oraintsuago, klima erronkei aurre egiteko elementu gisa inposatzen ari zaizkigun Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura handi eta... (+)
Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da
2022-05-02 | AHT Gelditu
Nafarroako AHT Gelditu! mugimenduak antolatuta, kolapsoaren aurkako mahai ingurua egin dute 'Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da' izenburupean. Jardun, Sukar horia, Ernai  eta AHT Gelditu!... (+)
AHT gelditu! 2018ko bizi martxa
2018-08-08 | AHT Gelditu
Abiadura Handiko Trenaren aurka bizikleta martxa antolatu du uztaila amaieran AHT Gelditu ekimenak. Nafarroako lurrak zeharkatu zituzten biztanleei trenaren inguruko informazio helaraziz. (+)
Bergara-Derio Mendi-martxaren hirugarren eta azken kronika
2017-07-16 | AHT Gelditu
Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean. (+)
Bergara-Derio Mendi-martxaren bigarren kronika
2017-07-15 | AHT Gelditu
Gaur, hilak 15, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen  Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora