Asteroko buletina
San Jil, iratzeak ebaki trankil.

Bergara-Derio Mendi-martxaren bigarren kronika

Gaur, hilak 15, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen  Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean.


2017ko uztailaren 15a

Goizean Izurtzatik abiatu dira. Durangon ekimenera jende berria gehitu da eta EAJren batzokiaren aurrean elkarretaratze txiki bat burutu da, EAJk Euskal Herriko txikizioan eta AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna salatuz. Durangoko tartea manifestazio moduan eskuorriak banatuz burutu da. Handik martxa Orozketa mendirantz abiatuta, AHTren lanen ibilbidetik segitu dute. Aipatzekoa da lan hauek urte batzuk geldirik egon ondoren berriro hasi direla.

Martxak zeharkatu duen zonaldean Bizkaiak duen baso autoktonorik ederrenetako bat suntsitzen ari diren lekuko izan dira. Lur mugimendu itzelek zatikatu dute mendialde eder izandakoa eta honen triskantza bertatik bertara ikusi ahal izan dute.

Zornotzan eskusoinuak ongi etorria eman die martxistei eta kalejira alaiean gaur arratsaldean  festari hasiera eman dion herria zeharkatu dute. Ondoren Zubiondo Plazan Zornotzarrek bertako produktuekin sukaldatutako bazkari legea dastatu dute beste behin ere.

Bazkaldu osteko ohiko bileraren ondoren, Boroa auzora abiatu dira eta handik Harrizuriganetik pasatuz martxa Larrabetzu herrira iritsi da. Ongi-etorri musikal beroa  jaso ondoren, Anguleri Kultur etxean “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioaren inguruko solasaldia burutu da. Gaztetxean afaldu ondorenean, Gerra zibileko kantuak eta musikari buruzko emanaldiarekin egunari amaiera eman zaio.

 

Lurraren zaintzarako eskubide kolektiboa
2023-11-25 | AHT Gelditu
Garapen, ongizate eta modernitatearen ezinbesteko erreferente modura edota, oraintsuago, klima erronkei aurre egiteko elementu gisa inposatzen ari zaizkigun Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura handi eta... (+)
Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da
2022-05-02 | AHT Gelditu
Nafarroako AHT Gelditu! mugimenduak antolatuta, kolapsoaren aurkako mahai ingurua egin dute 'Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da' izenburupean. Jardun, Sukar horia, Ernai  eta AHT Gelditu!... (+)
AHT gelditu! 2018ko bizi martxa
2018-08-08 | AHT Gelditu
Abiadura Handiko Trenaren aurka bizikleta martxa antolatu du uztaila amaieran AHT Gelditu ekimenak. Nafarroako lurrak zeharkatu zituzten biztanleei trenaren inguruko informazio helaraziz. (+)
Bergara-Derio Mendi-martxaren hirugarren eta azken kronika
2017-07-16 | AHT Gelditu
Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean. (+)
Bergara-Derio Mendi-martxaren lehen kronika
2017-07-14 | AHT Gelditu
"Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora