Maiatzeko perrexila urte osorako, irailekoa betirako.

Bergara-Derio Mendi-martxaren hirugarren eta azken kronika

Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean.


2017ko uztailaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Irteeran, martxako partaideek Larrabetzuko konpostegiaren inguruko azalpenak entzun  dituzte, bertakoek adierazita. Nabarmentzekoa da larrabetzuarrek zabor organikoaren birziklapenean lortzen ari diren portzentaia. Larrabetzuko familien heren batek babesten du prozesu hau, Bizkaian aintzindaria dena.

Lezama eta Zamudio zeharkatu ondoren, martxa Derioko Mintegi Zaharrera iritsi da. Dakizuenez, La Via Campesinak bere VII. Nazioarteko Konferentzia bertan burutzen ari da. Gaur munduko nekazari gazteen topagunea izan da. Martxa bertara iristerakoan, partehartzaileek mandala (haziz marraztutako irudia) burutu dute. Mandala horretan, Ama-Lurraren indarra eta elikadura burujabetza azpiegitura handien aurka islatu dute. Bilduta zeuden nazioarteko La Via Campesinako partaide guztiek babesa eskeini diote martxari.

Martxako eta La Via Campesinako partaideek batera egindako ekitaldi batekin bukaera eman zaio Bergaratik hasi eta Derion bukatu den “Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu” goiburu zuen martxari.

Bazkaldu ondoren, martxako partaideek balorazio-batzarra burutu dute, eta hemendik aurrera  bide beretik segitzeko oso interesgarriak diren ideiak eta proposamenak azaldu dira. Horien artean, azpimarratzekoa da, heldu den igandean, hilak 23 goizeko 11,00tan Bilboko Moiua Enparantzatik La Via Campesinak deitutako “Gure Herriak elikatzen ditugu eta mundua eraldatzeko mugimendua sortzen dugu” goiburu duen manifestaziora joateko deialdia.

 

Lurraren zaintzarako eskubide kolektiboa
2023-11-25 | AHT Gelditu
Garapen, ongizate eta modernitatearen ezinbesteko erreferente modura edota, oraintsuago, klima erronkei aurre egiteko elementu gisa inposatzen ari zaizkigun Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura handi eta... (+)
Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da
2022-05-02 | AHT Gelditu
Nafarroako AHT Gelditu! mugimenduak antolatuta, kolapsoaren aurkako mahai ingurua egin dute 'Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da' izenburupean. Jardun, Sukar horia, Ernai  eta AHT Gelditu!... (+)
AHT gelditu! 2018ko bizi martxa
2018-08-08 | AHT Gelditu
Abiadura Handiko Trenaren aurka bizikleta martxa antolatu du uztaila amaieran AHT Gelditu ekimenak. Nafarroako lurrak zeharkatu zituzten biztanleei trenaren inguruko informazio helaraziz. (+)
Bergara-Derio Mendi-martxaren bigarren kronika
2017-07-15 | AHT Gelditu
Gaur, hilak 15, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen  Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean. (+)
Bergara-Derio Mendi-martxaren lehen kronika
2017-07-14 | AHT Gelditu
"Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste... (+)
gora