Ezkur berereango zia

Lehen Itzulia: Herriko Etxeen %20a jadanik metamorfosi ekologikoaren Itunaz engaiatuak

Martxoaren 15eko Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 32 zerrenda hautatuak izan dira. Hots, 32 herriko etxe(*) guttienez Bizi! elkarteak proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 32 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira.


2020ko martxoaren 17a
Ostegunean, Martxoaren 5ean, Bizi elkartearen Ituna 2020aren izenpetze ofizialaren gaualdian zerrenda buruak Itunarekin.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Beste 12 herritan, Ituna izenpetu duten 33 zerrenda buruk beren zerrenda atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat. Bizik deia luzatzen du hautesleei bozkatu aitzin so egin dezaten beren hautuko zerrendak ea Ituna izenpetu duen (hemen: pacte2020.bizimugi.eu).

Ondorengo herrietaz hari gira:

AZKAINE: Pierre Clausell zerrenda, Jean-Louis Fournier zerrenda, Jean-Louis Laduche zerrenda, Bénédicte Luberriaga zerrenda, Gorka Taberna zerrenda; BAIONA: Mathieu Bergé zerrenda Jean-René Etchegaray zerrenda, Henri Etcheto zerrenda, Jean-Claude Iriart zerrenda; BIARRITZE : Maider Arosteguy zerrenda, Guillaume Barucq zerrenda, Brice Morin zerrenda,Nathalie Motsch zerrenda, Michel Veunac zerrenda ; BOKALE: Dominique Lavigne zerrenda, Marie-Ange Thébaud zerrenda; HENDAIA: Pascal Destruhaut zerrenda, Kotte Ecenarro zerrenda, Laetitia Navarron zerrenda; ITSASU: Mikel Hiribarren zerrenda, Jean-Paul Iturburua zerrenda ; MAULE: Beñat Elkegaray zerrenda, Michel Etchebest zerrenda, Louis Labadot zerrenda; SENPERE: Jean-François Béderède zerrenda, Dominique Idiart zerrenda ; URKETA: Raymond Darricarrère zerrena; URRUÑA : Philippe Aramendi zerrenda ; UZTARITZE: Bruno Carrère zerrenda, Bruno Cendrès zerrenda, Dominique Lesbats zerrenda.; ZIBURU : Eneko Aldana-Douat zerrenda Dominique Duguet zerrenda;

Bigarren itzulia iraganen den herri horietan, Bizi!k noski deitzen du Ituna izenpetu ez duten zerrenden gaztigatzerat.

Herriko etxeen eta elkargoaren mailan azken finean hautatuak diren zerrendek hartuak ukanen dituzten engaiamenduen gauzatzearen jarraipenaz arduratzen den Hitza Hitz batzordeak bere lana jarraituko du datozen asteetan eta zabaltzeko xedea du. Batzorde hortan parte hartu nahi luketen pertsonek jadanik ezagutarazten ahal dituzte beren xedeak helbide honetan: comite.hitzahitz@gmail.com.

(*) Aiziritze, Aiherra, Aldude, Anauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behaskane, Bidarte, Biriatu, Donazaharre, Donibane Garazi, Donapaleu, Eiheralarre, Ezpeleta, Ezterenzubi, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hiriburu, Irulegi, Izura, Jatsu, Kanbo,Liginaga-Astüe, Mugerre, Muskildi, Pagola, Sara, Urepele, Zaro

Laborantza bozen usaina
2025-01-07 | Panpi Olaizola, Enbata
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia"... (+)
Energia herritarrak
2024-05-23 | Elise Dilet, Enbata
Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia... (+)
Emazte laborariak argitan
2023-07-11 | Enbata
Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan»... (+)
Akitania Berriak artzaingoaren sustengatzea uzten ote du?
2023-01-25 | Enbata, ELB sindikata
2022ko uztailaren 8an Akitania Berria eskualdeak mendiari eta artzaingoari lotu 2023ko proiektu deialdiak aurkeztu zituen . Aldaketen artean bortuetan tropen zaintzeko laguntza atxemaiten da, orain... (+)
Arrangoitzeko golf zelaian baratza landatu du sinbolikoki Xuti Gazte kolektiboak
2022-11-21 | Enbata
Larunbat honetan, azaroaren 19an, baratze bat landatu du Xuti Gaztek Arrangoitzeko golfean baliabide naturalen banaketa eta beroketa klimatikoan parte hartzen duten aktoreen salatzeko eta lurra,... (+)
gora