Apaltasunik gabe ez dago baratzezaintzarik

Akitania Berriak artzaingoaren sustengatzea uzten ote du?

2022ko uztailaren 8an Akitania Berria eskualdeak mendiari eta artzaingoari lotu 2023ko proiektu deialdiak aurkeztu zituen . Aldaketen artean bortuetan tropen zaintzeko laguntza atxemaiten da, orain arte «7-6-B Bortuko eremuen balorizatzea» izenarekin zena eta oraitik goiti «70.31 Predazio eremuetatik kanpoko tropen zaintzeko laguntza» deituko dena. Laguntza berdina da bainan prefetura agiri batek finkatzen dituen C0 eta C1 predazio eremuetatik kanpo bortuan ibiltzen diren laborariek dute bakarrik laguntza hau ukaiten ahalko.


2023ko urtarrilaren 25a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

C1 eta C0 eremuetako bortuetan ibiltzen diren laborariek «76.13 etxaldeek predazioaren kontra egiten dituzten inbestizamenduak» laguntza berezia beizik ez dute ukaiten ahalko. Laguntza hunen eskuratzeko tropen babeste neurriak plantan ezarri beharko dituzte laborariek, ondoko hiru hauetatik bi bederen: tropen zaintza azkartua (norbaiten presentzia bortuan gau eta egun); babeste zakurrak; inbestizamendu materialak (korrale elektrifikatuak).

Aski fite ELB sindikatak afera hau eskutan hartu du eta aldaketa hunen kontra joan da.

ELB sindikatak dio laborariek, orain arte bezala, bi laguntzen artean hautatzeko posibilitatea atxiki behar dutela. Bi laguntza hauek ez dute helburu berdina: batek biodibertsitatea eta mendian bizia atxikitzea eta bortuko eremuen balorizatzea ditu helburu; eta besteak etxaldeetan eta bortuan tropak predazioaz babesteko helburua du.

Azken urteetan «7-6-B Bortuko eremuen balorizatzea» laguntzari esker Akitania Berria eskualdeak azkarki lagundu ditu bortura joaitearen hautua egiten duten laborariak bai eta ere mendiak duen dinamika ona. Partez, laguntza huni esker dira gure mendiak hain entretenituak eta biziak. Akitania Berria eskualdeak hartu berri duen erabakiak ezagutzen dugun dinamika lanjerrean ezartzen du eta hori ezin ulertua da ikusiz zer nolako erronkeri buru egiten duen artzaingoak euskal mendietan.

Bestalde, ELB sindikatak dio harrapari eta artzaingoaren arteko kohabitazioa ezinezkoa dela eta mendian bizitzea predazioari baldintzatua egon dadin errefusatzen du. Gainera, ELB sindikatak dio «76.13 etxaldeek predazioaren kontra egiten dituzten inbestizamenduak» izeneko laguntzaren eskuratzeko plantan ezarri behar diren babeste neurriak eraginik gabekoak eta desegokiak direla euskal herriko bortuetako eremuetan atxemaiten diren praktikeri begira.

Badu zonbait hilabete orain ELB sindikatak aldaketa hunen kontrako boza Akitania Berria eskualdeko eta estadoko arduraduneri entzunarazten diela. Elgarretaratze batzuen ondotik, solasek segitzen dute batzu eta besteekin.

Hilabete zonbaitzuen buruan lehen tropak bortura iganen dira eta tropen zaintzari eta artzaingoari lotu laguntzen berririk gabe dira laborariak. ELB sindikatak eskualdeari afera huntan gibelera egin dezan galdegiten dako fermuki. Behar beharrezkoa da 70.31 laguntza laborari guzieri idekia izan dadin, bortua herri batean edo bestean kokatua izanik ere.

Laborariek eta tropek dituzte bortuko eremuak erakargarriak eta idekiak atxikitzen bai eta ere mendiko ekonomia azkarra segurtatzen, ondorioz laguntza beharrezkoa dute. Gure mendiak bizirik atxikitzeko, artzaingoa sustenga dezagun !

Laborantza bozen usaina
2025-01-07 | Panpi Olaizola, Enbata
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia"... (+)
Energia herritarrak
2024-05-23 | Elise Dilet, Enbata
Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia... (+)
Emazte laborariak argitan
2023-07-11 | Enbata
Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan»... (+)
Arrangoitzeko golf zelaian baratza landatu du sinbolikoki Xuti Gazte kolektiboak
2022-11-21 | Enbata
Larunbat honetan, azaroaren 19an, baratze bat landatu du Xuti Gaztek Arrangoitzeko golfean baliabide naturalen banaketa eta beroketa klimatikoan parte hartzen duten aktoreen salatzeko eta lurra,... (+)
Ez gara ohartzen
2022-10-18 | Enbata, Nicolas Goñi
Uda honetan pairatu ditugun bero-uhinen eta lehortearen eraginek agian klima aldaketaren ohartzean jauzi bat bultzatuko dute gizarte mailan, azkenean “dakiguna sinetsi dezagun”, Jean-Pierre Dupuyk zioen... (+)
gora