Asteroko buletina
Agorrilak ontzen, buruilak biltzen

Lapurdi eta Gipuzkoa arteko autobidearen blokeoa abiatu dute laborari asindikalek

A-8 autobideko ordainlekua 12:00etatik 16:00etara blokeatzeko helburua dute. Traktoreak iritsi dira Bidasoaren bi aldeetatik. Sindikatuen borrokari dagokionez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat proposatu die ostiralerako EHNE, ENBA eta UAGA sindikatuei.


2024ko martxoaren 07a

Whatsapp bidez antolatutariko laborariek ekintza berria abiatu dute ostegun goiz honetan. Ofizialki sindikatuetatik aparte kokatuz, "asindikal" gisa kokatzen diren laborari multzoak daude Hego zein Ipar Euskal Herrian, eta elkarrekin Gipuzkoa eta Lapurdi arteko autobidea blokeatzeko asmoa dute.

Whatsapp mezu bidez aritu dira laborariei –afiliatuak izan edo ez– gomitak bidaltzen, eta ikusteke dago zenbaten babesa jasoko duten. Kolapso "monumentala" aurreikusten dute antolatzaileek. Hitzordua 10:30ean jarri dute Irungo IAT gunean, hortik Biriatura joateko. Ipar Euskal Herrikoei dagokionez, taldean doaz A64 eta A63 autobideetara.

Ohar bidez azaldu dutenez, ultimatum bat helarazi nahi diete Europako Batasuneko, Frantziako eta Espainiako gobernuei: aldarrikapenei ez badiete erantzuten, ekainaren 1etik aitzina "mugarik gabe" mobilizatuko dira.

Sindikatuak ere mobilizaturik

Hego zein Ipar Euskal Herrian, mobilizaturik segitzen dute sindikatuek. UAGAk, eta Trebiñu eta Araba Landaren Alde Elkarteak deiturik, martxoaren 5az geroztik Eusko Jaurlaritzaren aitzinean baturik segitzen dute hamarnaka nekazarik, beti ere traktoreekin. Hitzordua Gasteiz kolapsatu zuten lehen traktoreetatik hilabetera egin dute. Aldundiaren partetik "aurrerapausoak" ikusi dituzte azken egunetan, besteak beste, lehen sektoreak 2023an aurreratutako BEZa hilabete honetan itzultzeko engaiamendua harturik. Gainera, Naiz-ek jakin ahal izan duenez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat proposatu die ostiralerako EHNE, ENBA eta UAGA sindikatuei.

Arabako Foru Aldundiak, berriz, nekazaritza sektoreari laguntzeko bi deialdi onartu zituen martxoaren 5ean, eta guztira bost milioi euro inguruko zenbatekoa jarri du 2024rako, 2025erako eta 2026rako. Neurri horren bidez, nekazaritza eta abeltzaintza "modernizatu" nahi ditu instituzioak, "lehiakortasuna" eta "profesionalizazioa" hobetzeko asmoz. Sindikatuekin biltzekoak dira berriro ere, ondoko egunetan, aldarrikapen multzoaz solastatzeko intentzioarekin.

Nafarroako sindikatuek ere jarri dute hitzordua ostegun honetarako Iruñean. Hain justu, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartzekoak dituzte eta bozketa eguna hautatu dute mobilizaziorako. Goizean parlamentura sartzen entseatu dira hamarnaka laborari, baina Poliziak bidea moztu die. Euskalerria Irratia-k jaso du bideoan:
 

 

UAGA, EHNE Nafarroa eta EHNE Gipuzkoa martxoaren 19rako mobilizazio bat antolatzen dabiltza. Gasteizen jarri dute hitzordua.

 

 

CRMA legea: mineralen eta metalen horniketa bermatzera datorren lege fidagaitz hori
Europa mailako Critical Raw Materials Act edo Lehengai Kritikoei buruzko Legea  indarrean sartu berri da. Klima larrialdiaren testuinguruan energia berriztagarriak garatzeko, mineralen eta metalen horniketa... (+)
E-CHO proiektua: Pirinioetako oihanak, abioiak hegalarazteko erregai
E-CHO izenaren gibelean gordetzen den makroproiektuari so jarri gara, Zuberoatik hurbil, Biarnoko Lacq herrian egitekoa den egitasmo omen ekologikoa hurbilagotik ezagutzeko asmoz. Hiru gune industrial... (+)
Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan
Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain... (+)
Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek
Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira. (+)
Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak
Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora