Prailea eta baratzea, eman gabe ez dago engainatzerik...

Landare estresatuek soinuz adierazten dute beren egoera

Tomate- eta tabako-landare estresatuek igortzen duten soinua aire bidez hedatzen dela eta metro batera ere detekta daitekeela frogatu dute ikerketa batean. Cell aldizkarian argitaratu dute, eta, haren arabera, landare lehorrek edo zurtoinak moztuta dituztenek, adibidez, giza solasaren pareko bolumena duten soinuak igortzen dituzte.


2023ko martxoaren 31
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Pertsonak ez dira gai soinu horiek entzuteko, haien maiztasuna altuegia baita pertsonentzat, baina, ikertzaileen esanean, oso litekeena da beste ugaztun batzuek eta intsektuek haiek entzutea, eta, seguru asko, baita beste landare batzuek ere.

Landare estresatuek igorritako soinua, maiztasuna jaitsita, gizakiek entzun ahal izateko. Kaith et al. CC BY-SA

Landareek uhin ultrasonikoak igortzen dituztela jakina zen lehendik ere. Orain, lehen aldiz frogatu dute uhin horiek aire bidez transmititzen direla. Animaliek igortzen dituzten soinuak ere horrela hedatzen direla kontuan hartuta, ikertzaileek uste dute nolabaiteko komunikazioa egongo dela espezieen artean. 

Esperimentuan, landare osasuntsuak eta estresatuak grabatu zituzten, intsonorizatutako ganbera batean eta negutegi batean (zaratatsuagoa). Bi estres-mota eragin zizkieten: batzuk ez zituzten ureztatu, eta beste batzuei zurtoinak moztu zizkieten. Gero, batzuen eta besteen grabaketak alderatu zituzten, ikasketa automatikoko algoritmo baten bidez. Horrela ikusi zuten landare osasuntsuak oso isilak direla. Aldiz, ur-gabezia zutenak klik batzuk igortzen hasi ziren, eta 5. egunean iritsi ziren seinale akustikoen maximora. Handik aurrera, pixkanaka, isiltzen joan ziren, guztiz lehortzean isilik geratu arte.

Algoritmoa gai da landare lehorrek igorritako soinua eta zurtoinak moztutakoena bereizteko, baita landarea tomatea ala tabakoa den jakiteko ere. Beste landare batzuen soinuak ere jaso zituzten, baina oraindik ez dakite zehatz nola sortzen dituzten soinuak. Landareen hodi-sisteman sortzen diren burbuilen bidez izan daitekeela uste dute, baina onartu dute ikertzen jarraitu behar dutela argitzeko. Horrez gain, interesgarritzat jo dute ikertzea espezieen arteko komunikazioa, eta nola erabili informazio hori nekazaritzan.

EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak
2025-04-09 | Ana Galarraga, Elhuyar
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk... (+)
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute
2025-02-21 | Elhuyar, Ana Galarraga
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu... (+)
Mediterraneoko espezie gehienak desagerrarazi zituen fenomeno geologiko batek duela 5,5 milioi urte
2024-09-05 | Ana Galarraga, Elhuyar
Orain dela 5,5 milioi urte inguru, mugimendu teknokikoek Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa banatu zituzten. Horrekin batera, gatz-biltegi erraldoi bat sortu zen Mediterraneoaren azpian. (+)
Basoilar kantauriarra hibridatzea proposatu dute, galzoritik ateratzeko
2024-05-16 | Ana Galarraga, Elhuyar
Basoilar kantauriarrak (Tetrao urogallus cantabricus) biziraun dezan, beste populazio baten geneak behar dituela ondorioztatu dute Doñanako Estazio Biologikoko ikertzaileek (CSIC). Izan ere, gaur egun basoilarra... (+)
"Portuak zabortegiak dira"
2024-05-10 | Elhuyar, Ana Galarraga
Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, historia ikastea hautatu zuen,... (+)
gora