Basabehixek esan auen, arran bete lasto Santo Domingo pasau arte gordetako (maiatzaren hamabia).

Larrialdi egoera ezarri dute Katalunian bere historiako lehorterik okerrenagatik

Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik (%16,3) behera. Aplikatuko diren hogei neurriek 202 udalerritan izango dute eragina, ia 6 milioi lagunengan.


2024ko otsailaren 01a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ostiralean jarriko dira indarrean lehorteari aurre egitea helburu duten neurriak. Besteak beste: udal deposituetan bildutako ur kopurua mugatuko da; baita laborantza, industria edota aisialdirako baliatzen dena ere; udalek aukera izango dute etxeetako ur kontsumoa mugatzeko; hirietako eraikin, zoru eta gainerakoak –publiko zein pribatuak– ezingo dira ur edangarriarekin garbitu; lorategi eta gune berdeak ezingo dira ureztatu –salbuespen batzuekin–; futbol zelai eta antzekoak ureztatu ahal izateko baldintzak are gehiago zorroztuko dira; hondartzetako dutxak ezingo dira erabili; ura baliatzen duen jolas-jarduerarik (apar festak, ur-jolasak, behin-behineko izotz pistak...) ezingo da egin; apaingarri diren iturri edota laku artifizialak ezingo dira bete; eta abar.

Euririk egiten ez badu, Generalitateak adierazi du neurri are zorrotzagoak jarriko dituztela indarrean.

Bartzelonako iturri bat, hutsik, lehortea dela-eta.
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian
2025-05-27 | Jon Torner Zabala
2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu... (+)
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da
2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu.... (+)
Ipar eta hego, mendeetako tradizioa txapel beraren pean
2024-12-15 | Jon Torner Zabala
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu... (+)
Mendietxe irekita, euskal mendizaletasunaren museoa zertan da?
2024-11-06 | Jon Torner Zabala
Mendietxe museoak zabaldu ditu ateak, irakurri dugu Berria-n. Eta boteprontoan pentsatu, "hau izango al da EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa fundazioak ireki nahi zuen museoa?". Ramon... (+)
Hormigoiak lurzorua inpermeabilizatzen duenean
2024-11-04 | Jon Torner Zabala
Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta... (+)
gora