Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra.

Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen dituzte. Proiektuak Errigoitiko lur horietan jarrai dezan elkarretaratzea deitu dute martxoaren 27rako.


2025eko martxoaren 25a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Iazko urrian, elkarrizketa luzean (“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”) aritu ziren Onintza Enbeita eta Xabier Arriaga Txiplas. Arriaga Bizkaigane proiektuaren sortzaileetako bat da, gaur arte bazkide izan dena. 1983an abiatutako proiektuaz argibide asko eman zituen Arriagak elkarrizketa mardulean. Elikadura burujabetzan eta ekologikoan bidea nola egiten duten kontatu zuen.

Bizkaiganeri buruzko bideoa egin zuen ARGIAk 2022an:

Orain egitasmoa arriskuan dago. Lur jabeak instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du elkartea, eta salaketa jarria du. Horregatik, martxoaren 27an, 11:00etan Gernikako epaitegi aurrean elkartzeko deialdia egin du EHNE Bizkaia sindikatuak.

Sindikatuak argitara eman duen oharrean dio instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen dituztela. Eraikuntza lur jabearen baimenarekin eta administrazioarenarekin egin zela dio sindikatuak. Jabe berriak, ordea, urteak igaro eta gero eraikuntza bere izenean jarri nahi izan zuen. Katastroak elkartearen aldeko ebazpena eman zuen, eta orain, lur jabeak salaketa jarri du, elkartea dagoen tokitik aterarazteko asmoz.

Sindikatuak kaleratzea gerarazteko eskatu du, eta alderdi guztiei eskatu die “irtenbide egoki bat” bilatzeko, eta Bizkaiganeren ekoizpen jarduera bermatzeko.

Abeltzaintza eta eraldatutako ekoizpenak

Proiektuaren oinarria esnetarako eta haragitarako txerriak, ardiak eta behiak dira, eta eraldatutako elikagaiak ekoizten dituzte. Jarduera Txapel Koop kooperatibak kudeatzen du, eta hamaika langile ditu. Ekoizpen guztia ekologikoa da. Oharrak dioenez, “Bizkaiko nekazaritza sektoreak ezin duela arriskuan jarri horrelako proiektu bat, elikagai ekoizpen iraunkor eta hurbileko zirkuituen bidez merkaturatutako baten adierazle sendoa eta argia” delako.

Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea
2025-06-02 | ARGIA
Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute,... (+)
2x15: Samaritarraren ukendua eta zaingorri ukendua
2025-05-26 | ARGIA, Bizi Baratzea
Gaurkoan oso ohikoa ez den zerbait ekarri dugu saiora. Entzule batek gugana jo eta samariar baltsamoaren formula ekarri digu. Duela 50 bat urte Donostiako Santa... (+)
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia
2025-05-19 | ARGIA
Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau... (+)
3x15: Ezkurra, jaki antikapitalista nola bildu eta prestatu | Asier Bastarrika
2025-05-14 | Bizi Baratzea, ARGIA
Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen... (+)
2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz
2025-05-12 | Bizi Baratzea, ARGIA
Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna... (+)
gora