Asteroko buletina
Babak esan omen zuen: txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen

Ka… ttuk!

Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria ttuk-ttuk-ttuk salatari. Baratzea zeharkatu nuen katua uxatzeko eta xoxoaren aldamenetik pasatzerakoan ez zuen alde egiteko zirkinik ere egin. Arraioa, etsaiaren etsaia izateagatik laguntzat hartu ote nau, pentsatu nuen.

Pello Zubiria Kamino
Pello Zubiria Kamino @pellozubiria

Pello Zubiria Kamino (Usurbil, Gipuzkoa, 1958 - ) Argia astekariko zuzendari izan zen. Euskaldunon Egunkaria-ko lehenengo zuzendaria izan zen. Egun Argiako zuzendariaren albokoa da eta astero Net Hurbil atala idazten du.


2023ko uztailaren 26a
Zozo emea hesola gainean erne. Argazkia: Radovan Zierik.

Txoriez ni naizen kalekumeak baino esperientzia handiagoa dutenek jakingo dute hobeto baina bistakoa da zozoak badituela helburu ezberdinei lotutako kantu oso ezberdinak: Santa Lutzitatik hasten da arra emeen arteko propagandan, umatzeko denboran entzungo duzu bikotekideari kontutxoak esaten bezala txiruliruli, ar zein eme lurraldeagatiko liskarretan zalaparta deigarria egiten du… eta etsai bat sumatutakoan ttuk-ttuk-ttuk nabarmena, ingurukoak ohartarazteko. Maite ditugu zozoak, gure ortuko goldelariak. Etsai gutxi edukiko dute beldurgarriagorik gizakion bazkide naturalak diren katuak baino. Barrioan ugaritu direnek bederen ez dute begano bizitzeko asmorik: kale ertzean errukia pizten dizun pitxitxi zoragarri hori noizbait ikusten baldin baduzu arbolaren enborra eskalatuta adarretan barrena tigre baten keinuekin ehizean, konbentzituko zara. Etxe inguruetako gure azken lur-muturrak soropil antzu eta are hormigoi ere bilakatu ditugunetik, zozoak eta geratzen diren gainerako txori urrituak gozo laketzen diren azken txokoak dira baratzeak eta oraindik udaletako arkitektoek urbanizatu arazi gabeko bazterrak, jateko xomorroak eta aterpetzeko zuloak eskaintzen dituzten bakarrak. Horietara doaz ehizera katuak ere, txoririk ezean gutxienez sugandilaren bat harrapatzeko esperantzan. Horra, ttuk-ttuk-ttuk ari da berriro xoxo emea. Ez du huts egiten. Etxekoneko puma txiki nabarretako bat dabil txoriei zer edana eduki dezaten ipinitako ontziaren inguruan. Egia da inguruotan ez dela gehiago ikusten ez arratoi eta ez sagurik, baina akabo ere udaberrian amari zizare gehiago txi-txi exijitzen dioten zozokume buztangabe inozoak. Pitxitxik ez du errukirik.

Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako.... (+)
Zubietako isuriak txukatzeko, Spontex
Eskerrak norbait erne ibili zen Zubietako sarkofagoan 2022ko irailaren 6 hartan eta gutxienez agertokia pittin bat txukundu arazi zuen. Abuztuaren 18an, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Facebooken... (+)
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko
Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot... (+)
Gosearen geopolitika: Ukrainako gerra da azken errematea, gosetea lehendik handitzen ari zen munduan
Ezker internazionalistan klasiko bat den Centre Tricontinental elkarteak aldizkari berezia eskaini dio gosearen geopolitikari: Un système alimentaire à transformer (“Eraldatu beharreko elikadura sistema”). Gosetea, azken... (+)
PODCAST 2x28 | Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora