Buruila larrazkeneko maiatza.

Jane Goodallen ekarpena

Urriaren 1ean hil zen Jane Goodall, animalien portaeraren azterketan pertsona ezagunenetariko bat. Bere lan aitzindariak gizakien eta beste primate batzuen arteko harremanaren ulermen zientifikoa eraldatu zuen. Berari esker dakigu, adibidez, txinpantzeek tresnak erabiltzen dituztela, emozio konplexuak dituztela eta gizarte-egitura sofistikatuetan elkarrekin bizi direla. Hala ere, Goodallen ekarpenak goraipatzen direnean, oro har, ez dira zalantzan jartzen haren lana berritzailea eta atipikoa izatea eragiten duten menderatze-egiturak.

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Goodallek sustatu zuen kontserbazio-jarduerak gizakiek beste animaliekiko dituzten botere- eta menderatze-harremanak erreproduzitzen jarraitzen du. Goodallek lan egiten zuen primateen erreserbek (eta beste animalia batzuenak), gizakiek berek eragiten duten ehiza eta deforestazioa saihesten badute ere, logika antropozentrikoa eta kontrol-logika jarraitzen dute: haien mugimenduak monitorizatu egiten dira, haien elkarrekintza arautu eta askatasuna, azken batean, mugatu. Ikuspegi horretatik, harremanetan aldaketa bat sortzen den arren, esplotaziotik tutoretzara pasatuz, animaliak objektu gisa tratatzen dira oraindik, gizabanako subirano gisa baino gehiago.

Pertsona baten lana aitortzea lan horrek dakartzan nagusitasun-harremanei erreparatu barik, ez da soilik gizakiaren eta gizakiaz besteko animalien artean gertatzen, gizakien artean ere topatu dezakegu; izan ere, pribilegioak abusu (in)kontzientearekin du zerikusia. Europako pertsona zuriok herri indigenak ikertu, babestu eta goraipatu nahi ditugunean (bide batez, Amerikako Estatu Batuetan, erreserbetan bizi dira, primateak bezala); intersekzionalitateaz hitz egiten dugunean, fokua zapalduetan jarriz, eta ez pribilegiatuetan; behean daudenei goitik lagundu nahi diegunean... Konturatzen al gara zer nagusitasunetik egiten ari garen?

Ikerketa, aktibismoa, nazioarteko elkartasuna, boluntariotza, egunerokotasuna eta antzeko hainbat gunetatik, askotan, bestea (gizakia zein gizakiaz bestekoa izan) ikusarazi, babestu eta harekin erlazionatu nahi izaten dugu. Hala ere, gure pribilegioak gizarte-eraldaketaren zerbitzura jartzeko –zapalduei goitik elkartasuna eta laguntza emateaz gain–, aurre egin behar diegu bereizten gaituzten eta batzuk gora eta besteak behera egotea eragiten diguten menderatze-egiturei. Egunero eta modu pertsonalean eta kolektiboan aurre egin behar diegu horiei. Horretarako, aliantza bidezko apustu politiko kolektibo bat egin behar da, menderatze-sistema osoa eraldatuko duten proposamenak eta estrategiak sortzeko, baina, era berean, elkarri laguntzeko eguneroko loturak, afektuak eta harremanak eraiki behar dira, egiturazko bereizketa zuzenean hautsiko dutenak. Goodallek primateekin ezarri zituen harremanak ez dira nahikoa menderakuntzaren azpian dagoen baina agerikoa den logikari aurre egiteko. Baina, hala ere, saiatu zen logika hori sostengatzen duten egiturei zuzenean aurre egiten, askotan gizakion artean izaten ditugunak baino harreman bidezkoagoak ezarriz primateekin.

Enpatia garaia
2025-09-08 | Junkal Arruti Tena
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio... (+)
Desazkunde feminista
Guretzat, ekofeminismoa ez da teorikoek eta idazleek garatutako teoria. Kolektibo sozial batean parte hartuta eta beste kolektibo eta erakunde batzuekin harremanetan jarrita eraiki dugun ezagutza... (+)
Zein bizitza erdigunean?
Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere,... (+)
Munstroaren umetokia ekofeminismotik eraldatzen
Ekologismoak eta feminismoak. Modernitatean eraikitako pentsamolde, praktika eta mugimendu sozial askotarikoak, planetan zehar dabiltzan hainbat herriren antzinako esperientziekin etengabe berrelikatuta. Inguratzen eta zeharkatzen gaituen munstroaz... (+)
gora