Urdaiak maiatz luzeak daramatza

Itsasoaren kolorea aldatzen ari da, klima-aldaketaren eraginez

Itsasoaren kolorea aldatu egin da azken 20 urteetan. Klima-aldaketaren eraginez itsas azaleko ekosistemetan gertatzen ari diren aldaketen ondorioa da, Nature aldizkarian argitaratu duten lan baten arabera.

Arg. StockSnap / Pixabay
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Satelite bidezko neurketa da itsas ekosistemen mundu-mailako denbora-serieak lortzeko bide bakarra; horixe baita horretarako behar den eskalan neurketak egiteko modu bakarra. Eta hainbat hamarkada daramatzate sateliteek itsasoaren kolorea neurtzen. Batez ere, klorofilaren jarraipena egin da orain arte, baina uste da 30 urte baino gehiago behar direla klorofilaren bidez klimak eragindako aldaketak hautemateko. 

Ikerketa honetan, ordea, proposatu dute aldaketak azkarrago hauteman daitezkeela erreflektantzia neurtuta. Itsasoaren kolorea neurtzeko modu bat da, eta aukera ematen du klorofilaren kontzentrazioa eta ekosistemen egoera ondorioztatzeko. Hogei urtetako datuak aztertu dituzte eta ikusi dute denbora-tarte horretan kolorea aldatu egin dela; oro har, berdera egin du.

Ikertzaileek ondorioztatu dute kolore-aldaketa hori komunitate planktonikoetako aldaketen isla dela, eta klima-aldaketaren eraginez ari dela gertatzen. Gainera, planktonak itsasoko elikagai-kateetan eta karbonoaren metatzean duen garrantzia dela eta, ikertzaileek azpimarratu dute oso baliagarria dela ekosistema horietan gertatzen diren aldaketak atzeman ahal izatea.

Kokainaren metabolitoak izokinen mugimenduan eragiten du
2026-04-28 | Elhuyar, Ana Galarraga
Kokainak izokinen mugimenduan nola eragiten duen ikertu dute Australian. Griffitheko Unibertsitateak gidatu du ikerketa, eta frogatu dute gizakion kontsumoaren ondorioz habitat naturalera iristen den kokainaren... (+)
Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn
2026-01-28 | Ana Galarraga, Elhuyar
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera. (+)
Tokiko mugimendu ekologistak, gako biodibertsitatearen kontserbazio globalerako
2026-01-23 | Elhuyar, Ana Galarraga
Tokiko mugimendu eta talde sozioekologistak funtsezkoak dira biodibertsitatearen kontserbazio globalerako, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Nazioarteko ikertzaile-talde... (+)
Janari ultraprozesatuak mugatzeko politikak eskatu dituzte
2025-11-21 | Ana Galarraga, Elhuyar
43 nazioarteko adituk janari ultraprozesatuari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu dute The Lancet aldizkarian. Hiru artikulu dira; lehena, ultraprozesatuek osasunean duten eraginari buruzkoa; bigarrena, produktu horiek... (+)
Erregai fosilen karbono-isurien errekorra izango da 2025ean
2025-11-14 | Ana Galarraga, Elhuyar
Global Carbon Budget (Karbonoaren Aurrekontu Globala) erakundeak kalkulatu duenez, aurten, erregai-fosilen erabileraren ondorioz, 38.100 milioi tona karbono dioxido isuriko dira. Horrek esan nahi du %... (+)
gora