Abenduko laino lanbrotsuak, sagar asko ekarri.

Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


2025eko ekainaren 20a
Gladys Eneako pauma bat
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Horrelakoak gertatzea parkea eredutzat hartzen duen udal gobernu baten kudeaketan larritzat jo du Eguzkik. Ez dira kasu isolatuak eta konponbiderik ez dela bilatu adierazi du talde ekologistak. Honakoa diote: "Pertsona batzuen errespetu faltari eta Donostiako Udalaren utzikeriaren ondorioz, Gladys Enea parkeko animaliek jasaten duten tratu txarra gero eta nabariagoa da. Lotu gabeko txakurrek basahateak, paumak edota beltxargaren bikotekidea hiltzea ez omen da nahikoa. Pertsonak (pertsona helduak barne) hazkuntza-eremuetan nolanahi sartzea ere ez da nahikoa, arrautzak zapaldu eta animalien atsedena urratu arren. Oraingoan paumei isatsetako lumak kendu dizkiete. Noiz arte jokabide bidegabe hauek? Noiz arte zaintza falta parkean?".

Paumei erauzitako lumak. Eguzki

Horren aurrean Donostiako Udalak gertakariak gaitzetsi ditu eta parkearen zaintza eta segurtasuna hobetuko dituela adierazi du. Natura espazioen zaintza "betebehar kolektiboa" dela esan du udalak eta laguntza eskatu du lekukoak aurkitzeko eta erasotzaileak identifikatzeko. Eguzki mesfidati agertu da adierazpen horien aurrean, haien ustez ikustear dago ea benetako neurriak hartuko dituen udalak ala ezerezean geratuko ote diren.

Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak... (+)
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi... (+)
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren... (+)
Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar... (+)
Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen... (+)
gora