Haltzari ez eska fruituak.

“Iparraldeko mintegi txikion elkargunea sortzea izan da ekimenaren helburua”

Azaroaren 26an ospatu zuten Biriatun lehenbizikoz Arbolaren Besta. Audrey Hoc eta Aimar Rordriguezek bultzatu dute eguna, hango udalarekin elkarlanean. Aurtengoak formatu xumea izan arren, besta eguna urtero antolatzen segitzea dute asmo, eta pixkanaka egunari indar handiagoa ematea. “Iparraldeko mintegi txiki guztiak etorri dira lehen ediziora. Handiak ez, horiek gauzak egiteko beste modu bat dutelako. Intentzioa izan da gure arteko lotura egitea, jendea elkartzea, eta tokiko ekoizleen arbolak erosteko aukera ematea, multinazional handiei ez erosteko gisan”, adierazi dute bultzatzaileek.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko abenduaren 04a
Audrey Hoc eta Aimar Rodriguezek lantzen duten Etxalarko baso jangarria.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroako herri okupatuetan hasi zen Rodriguez baratzegintzan 2011 inguruan, eta Hoc-ek, berriz, Etxalarren lantzen zuen lurra. “Han hasi ginen elkarrekin, biontzat lanean, 2017-2018ko neguan. 2.000 metro koadroko lur zatian baso jangarria dugu, permakulturan oinarritua”, dio Rodriguezek. 800 barietate inguru dituzte landatuak baso jangarrian. Printzipio nagusia natura imitatzea dela dio ekoizleak, estratu ezberdinak eginez: zuhaitz handiak, ertainak, bi metroko zuhaixkak, igokariak, zuhaixka txikiak, landare txikiak… “Bere kabuz funtzionatzen duen formatua da baso jangarriarena; landare bakoitzak hainbat funtzio ditu, baina jangarriak dira”.

 

 

 

Audrey Hoc 2023ko Lurraman.

 

 

 

Ainitza izeneko mintegia ere badute Etxalarren, zuhaitzak eta fruta arbolak ugaltzeko eta saltzeko. Horrez gain, Hoc-ek txertaketak egiten ikasteko  ikastaroak ematen ditu, eta hari horri tiraka hasi zen proiektu zabalago bat garatzeko babes bila inguruko herrietan: “Duela bi urte inguru, Herriko Etxe askotara txostenak bidaltzen hasi nintzen, oihan baratze bat egiteko eta mintegia instalatzeko lurra bilatzen nuela azalduz, herriaren autonomia garatzeko proiektu bat abiatzeko asmoz”. Biriaturekin konexio azkarra izan zuen: “Burutan nuen proiektua auzapezari azaldu nionean, hark esan zidan: ‘Zuk gure programa irakurri duzu!’”.

Biriatun buruaskitasunerako bidea lantzen

Biriatura lekualdatu dira orain gutxi Rodriguez eta Hoc, herrian buruaskitasuna lantzeko proiektu integrala abiatzeko asmoz. Momentuz, txertaketa tailerrak egin dituzte, eta Arbolaren Besta ere antolatu dute. “Aurrera begira, mila ideia ditugu buruan herriak autonomia garatzeko, biztanleek horretarako teknikak ikasteko. Ikusiko dugu zer egin daitekeen”, dio Hoc-ek.

 

 

 

Aimar Rodriguez bere baratzeko porruekin.

 

 

 

Duela urtebete inguru, Iparraldeko mintegi txiki guztiek bilera egin zuten, eta ohartu ziren haien zuhaitzak saltzeko egun berezirik ez zutela inon. Horrela bururatu zitzaien azoka txiki bat antolatzea, eta Biriatun bertan izatea proposatu zuten Rodriguezek eta Hoc-ek. “Ideia ongi ikusi zuten udalean ere. Azoka izan genuen egun guztian, eta landareen kantuak entzuteko aukera izan genuen: landareei elektrodo batzuk jarriz, haien abestiak entzun daitezke. Ederra da ikustea kantuok nola aldatzen diren inguruko energiaren arabera”, azaldu du Rodriguezek. Jende asko hurbildu zen arbolaren lehen bestara eta pozik agertu dira antolatzaileak. Hurrengo urtean, gehiago. 

Ardi buru beltzen gasna sotoa Donibane Garaziko zitadelan
2026-05-25 | Garazi Zabaleta
2010. urtean sortu zuen laborari talde batek Buru Beltza elkartea, ardi buru beltzaren desagertzea geldiarazteko, baita arraza babesteko eta indartzeko ere. Ehun artzain inguruk osatzen... (+)
“Barazkiak dira proiektuaren ardatza, baina loreek ilusioa piztu didate berriz”
2026-05-18 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatza Ane Gorosabel Mongek Bergarako Elkoro baserrian nekazari. “2014an hasi nintzen ortu lanetan, lehen urteetan beste lan batzuekin uztartuz, baina 2017an profesionalizatzeko pausoa eman... (+)
Gazta egiteko asmoz ardiak jarri, eta artilea lantzen amaitu
2026-05-11 | Garazi Zabaleta
Ataungo (Gipuzkoa) Ustatxo Goikoa baserrian kokatua da Sandra Clivilleren Maduixa Gorria proiektua. Artisau lanean ari zen lehenagotik, baina 2004an baserria erosi eta artaldea jarri zutenean... (+)
Laborariek kudeatutako denda Ortzaizen
2026-05-04 | Garazi Zabaleta
20 urteko ibilbidea du Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Kaiku Borda proiektuak; 2006an sortu zuten inguruko hiru gasnagilek. “Artisauen gunea zen eraikina lehenagotik, eta emeki-emeki, bertan laborariak... (+)
Belar infusio eta hidrolatoak eredu agroekologikoan
2026-04-26 | Garazi Zabaleta
Bidarrain (Nafarroa Beherea) kokatzen da Cecile Vivanten Kamamila proiektua. 2018an abiatu zuen egitasmoa, kazetaritzaren mundutik laborantzara salto ematea erabaki zuenean. “Senarrak eta biok bizikleta bidaia... (+)
gora