San Markek euri, gereziak ihaurri.

Indiak 6.000 koronabirus kasu berri zenbatu ditu egun bakarrean, orain arteko zifrarik altuena

118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera izan dute kutsatze berriek.


2020ko maiatzaren 22a
Indiako Polizia, tenperatura kontrolak egiteko gailuekin. Argazkia: AS English.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Herrialdea oraindik konfinatuta dago, hilabete amaierara arte momentuz, baina neurriak leundu ditu Gobernuak, eta tokian-tokiko agintarien esku utzi du krisiaren kudeaketa. “Kasuen gorakada hau jendearen mugimenduak baimentzen hasi direlako gertatu da. Baina ikuspegi orokor batetik, munduko gainontzeko lekuetan baino igoera esponentzial txikiagoa izan da”, adierazi dio Reutersi Giridhar Babu Indiako Osasun Publikoko Elkarteko epidemiologiako irakasle batek.

973 kutsatu berrirekin, egoera berean dago Indonesia. Herrialde horretan ere orain arteko datu altuenak jaso dituzte ostiralean, guztira 20.796 kutsatura eta 1.326 hildakora helduz.

Bi aldiz krisi

Indian, koronabirusari hondamendi naturalak batu zaizkio. Amphan zikloiak, azken hamarkadetako bortitzena, gogor jo ditu India eta Bangladesh mugakideak. Gutxienez 82 pertsona hil dira, gehienak elektrokutatuta, edo eroritako arbolek jota.

Hiru milioi eta erdi biztanle ebakuatu dituzte, eta horri eskerrak ez dira izan gehiago hildakoak. Dena den koronabirusak zaildu egin ditu ebakuazio lanak; segurtasun neurriak mantentzearren aterpeak ezin izan baitituzte guztiz bete. Baina giza kalteez gain, kalte materialak ere eragin ditu zikloiak: 400 kilometroko lurraldean etxeak, kaleak eta estolda sistemak suntsitu ditu. Horren aurrean, 130 milioi dolarreko larrialdi funtsa hitz eman du Gobernuak.

"Proiektu estraktibistak dituzten komunitateak pobreak dira, hitzeman dizkieten aberastasun eta garapena ez da existitzen"
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere... (+)
Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira. (+)
Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean
Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi... (+)
Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak
231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da. (+)
Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira
Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko... (+)
gora