Intxaur zokolina janez gero, hil

Igandean Gladys del Estali omenaldia egingo diote, erailketaren 43. urteurrenean

Ostiralean, ekainak 3, 43 urte beteko dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran izan zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren ondorioz.

Jende andana bildu da Gladys del Estal Ferreñoren omenaldian.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urteurrena dela eta, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere ohiko omenaldia antolatu dute Gladys Enean. Datorren igandean izango da, ekainaren 5ean 12:00etan parkeko atea nagusian.

Lagunek kaleratu duten oharrean honela azaldu dute ekitaldia: “Guk Gladys ez dugu gurtzen, amabirjina edo santu laiko bat balitz bezala. Guk Gladys gogoratzen dugu. Eta gogoratzen dugu gure laguna, gure kidea izan zelako, eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahanzterik ez dagoelako. Aitortza ofizialik, gainera, ez da iristen”.

Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren azken urteotako urratsak begi onez ikusten badituzte ere, oraindik ez dela inongo aitortzarik gauzatu salatu dute: “Iritsi ala ez, Gladysek inoiz ez du herritarron aitortza faltan izango”.

Beste bi ekitaldi

Beste bi ekitaldiren berri eman dute Gladys Gogoanetik. Lehena, urtero Tuterako lagunek antolatzen duten omenaldia: ekainaren 3an 20:00etan Ebroko zubian. Bestea, ekainaren 3an, 12:30ean Donostiako Informatika Fakultatean antolatu duten liburuaren aurkezpena.

Bestetik, gogoratu dute, gaur gauean 21:55ean ETB1en jarriko dutela Ez, eskerrik asko Gladys del Estali buruzko dokumentala.

Arkaitzerreka "porlanez suntsitu" dutela salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak
“Zubietako erraustegiak bere kutsadura arazoak konpondu ez baina inguruko lurrak are gehiago izorratzen segitzen du: Arkaitzerrekan egunotan erreka bera eta bere inguruak ari dira suntsitu... (+)
Laborategiko haragia: Donostiatik mundura
Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik... (+)
"Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia"
Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu... (+)
GuraSOSek dio erraustegia zaborra erretzen ari dela energiarik sortu gabe
Agerraldia egin du asteazken goizean GuraSOS plataformak, Zubietako errauskailuan izan den matxura baten berri emateko. Plataformaren arabera, transformadorearen “behin betiko” matxura baten ondorioz, ez da... (+)
"EHKolektiboa laborari agroekologikoen eredua jendarteratzeko tresna da"
2019-11-07 | Xalba Ramirez
Sosola baserria Eibarko Mandiola bailaran kokatua dago, Amaña auzotik gora igota. Enrike Gisasolak aittitta-amamen eskutik jaso zuen baserriaren martxa eta 1994az geroztik ekoizpen ekologikoan murgildu... (+)
gora