San Bartolome: burua lodi ta lepua me.

Herritarren artean hiru hilabetean 70.000 euro lortzea du erronka Amillubi proiektuak

Amillubi proiektua iragan abenduan eman zuen ezagutzera Biolur laborantza ekologikoko elkarteak. Bere abiapuntuko helburua Gipuzkoan (Zestoako Iraeta auzoan) kokapen estrategikoa duten lur emankor batzuk ondasun kolektibo bihurtzea da, lur hauek babesteko eta bertan etorkizuneko elikadura burujabetza landu dadin, eredu agroekologikoan. Horretarako, maiatza bukaerarako herritarren artean 150.000 euro lortzea du erronka Amillubi lantaldeak eta albiste hau idatzi den unean 81.579 euro zituzten bilduta. Udaberriarekin batera Amillubiko lurra lantzeari ekingo diotela iragarri dute.


2024ko martxoaren 11
Urtarrilaren amaieran emakumeentzako baserriko lanetarako makinaria ikastaroa egin zuten Amillubin, Biolur eta Bionekazaritza elkarteek lankidetzan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Biolur laborantza ekologikoko elkarteak sustatzen duen Amillubi proiektuak guztira 390.000 euro batu behar ditu herritar, kolektibo, enpresa eta erakundeen artean. Izan ere, diru hori behar du Zestoako Iraeta auzoan dauden 5 hektarea baso eta 4 hektarea nekazaritza lur erosteko eta 514 metro karratu erabilgarri dituen Amilibia baserria erosteko eta konpontzeko.

Herritarrei deia proiektu kolektibo hau babesteko

Abenduaren 1ean jarri zen martxan amillubi.eus webgunearen bidez eta Coop57 Fundazioaren laguntzaz diru ekarpena egiteko aukera eta otsaila bukaeran 80.119 euro ziren bertan metatutakoak (albiste hau idatzi denean 81.579 euro). Amillubi lantaldeak herritarren artean maiatza bukaerarako 150.000 euro lortzea du erronka, eta beraz, epearen erdia pasatutakoan lortu beharreko kopuruaren erdia baino gehixeago du eskuratua. Herritarrei dei egin diete proiektu honetan bere alea jar dezaten: "Alez ale, lortuko dugu Amillubiko lurretan elikadura burujabetzarantz gure haziak ereitea".

Zozketa oso berezia

Amillubiri ekarpena egiteko beste modu hauek ere martxan daude: batetik, bertako elikagaiak saltzen dituzten denda txikietan eta bestetik, azoketan Biolurreko laborarien mahaietan, zozketa oso berezi baterako txartelak dituzte salgai. Hauxe izango da martxo bukaeran zozketatuko den saria: bost lagunentzako Enecoach umoregilearekin “lurrarekin konexio saio bat Amillubin” eta bazkaria Itziarko Txindurri Iturri sagardotegian.

Egonarria saioaren entzuleek aukera dute zuzenean Enecoach-en konexio saio horretarako bi sarrera bikoitz eskuratzeko. Horretarako, Eli Pagolak planteatutako galdera honi erantzun behar diozue: "Egonarria Lurrari entzuten dion saioa denez, zer esango zeniokete Lurrari?". Bidali erantzunak telefono honetara: (0034) 688 86 94 52 mezu bat idatzita (SMS, telegram edo whatsapp).

Udaberrira begira lurreko lanak abiatzear dira

Diru-bilketa kanpainarekin batera, Amillubiko lan-taldea dagoeneko hasi da baserriaren lurretan landuko diren elikagaien plangintza egiten. Udaberrian lurra prestatzeko asmotan dira ondoren laboreak ekoizteko bertan. Horien artean aurreikusten dituztenak dira porru landareen mintegia, eta babarruna eta artoa ereitea. "Amillubiko makinaria martxan jartzen ari da. Taupaka hasi da lurra", adierazi dute proiektuko kideek.

 

Ongi-etorri, mantangorri
2026-10-19 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 17an Ordiziako (Gipuzkoa) Plaza Nagusian aurkeztu zuen EHKOlektiboak zigilu agroekologikoa: marigorriaren irudia ikus zitekeen Euskal Herri osotik etorritako ekoizleen mahaietan eta elikagaien etiketetan. Goiz... (+)
EH Bilduk datu-zentroen hedapena mugatzea eskatu du "industria lehenesteko", baina bultzatzen jarraitzea erabaki du Legebiltzarrak
2026-10-16 | Estitxu Eizagirre
Eusko Legebiltzarrean datu zentroei buruzko eztabaida egin dute urriaren 15eko Osoko Bilkuran. EH Bilduk mozio bidez eskatu zuen "hipereskalako" datu zentroen hedapena "mugatzeko", eskura dagoen... (+)
Zazpi lurraldeetako elikagai agroekologikoak eskuratzeko aukera urriaren 17an Ordizian
2026-10-14 | Estitxu Eizagirre
EHKOlektiboak azoka berezia antolatu du Ordizian (Gipuzkoa), larunbata honetan. Bertan aurkeztuko dute marigorri bat iruditzat duen zigilua: Euskal Herriko etxalde agroekologikoen identifikatzailea. Dagoeneko zigilu hori... (+)
Amillubi proiektuak erosketa burutu du: jada bereak dira baserria eta lurrak
2026-10-12 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 11n egin dute azken ordainketa eta Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzoko Amilibia baserria eta bere lurrak Biolur elkartearen jabetzakoak izatera pasatu dira. Abenduan beteko ditu... (+)
Ilargia bezain biribila irten zen 10. agenda ospatzeko bertso bazkari berezia
2026-09-28 | Estitxu Eizagirre
Azpeitiko Azoka Plazan 50 lagun elkartu ziren irailaren 26an, Ilargia eta landareak agenda hamargarren urtez kaleratu dela ospatzera. Kasualitatez edo ez, ilargi beteko egunean. Elikaguneak... (+)
gora