Maiatzean euri, uzta jori.

Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: “Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude”

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia sortzen duela diote aditu eta erakunde ugarik.


2023ko azaroaren 17a
Glifosatoaren erabilera oso zabalduta dago herbizida moduan eta minbizia sortu dezakeela uste du Osasunaren Munduko Erakundeak. Argazkia: Reinhold Möller / Wikimedia Commons
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Europako nekazaritzarentzat eta osasun publikoarentzat oso arriskutsua izan daitekeen erabakia hartu du Europako Batzordeak ostegun honetan: glifosatoaren erabilerari hamar urtez luzatu dio bizitza, batzordea osatzen duten Estatu kideen artean hura debekatzeko adostasunik aurkitzeko gai izan ez direlako. Bigarren aldiz bildu dira horretarako, lehenengoan urriaren 13an izan zen.

Hala, Europar Batasunean herbizida kutsagarria erabili ahal izango da 2033 arte gutxienez, baina hainbat murrizketa edo muga jarri dizkiote: uztaren lehorgarri gisa ezin izango da erabili eta erabiltzen denean, glifosatoak kalte egin diezaiekeen organismoak babesteko neurriak hartu beharko dituzte nekazal industrian.

Monsantok Roundup marka komertzialarekin 1970eko hamarkadatik merkaturaturiko herbizida mundu osoan zabaldurik dago, batez ere transgenikoen ekoizpenerako erabiltzen da baina beste nekazal eremu zabalei eragiten die, eta egun Bayer multinazionalaren esku dago.

Minbizia sor dezakeela uste da, Italian duela gutxi argitaraturiko ikerketa batek leuzemiarekin lotu du gai kutsagarri hori, eta Munduko Osasun Erakundeak ere susmopean dauka, disruptore endokrinoa izan daitekeelako, urpeko bizitzari kalte egiten diolako eta biodibertsitatea hondatzen duelako.

Gari soroetan mitxoletak eta nabar-loreak ikustea iraganeko kontua izango dela azaldu dio Martin Dermine Pan Europe Europako Pestiziden Kontrako Ekintzaileen Sareko kideak Reporterre atariari. Aktibistak gogorarazi du CNRS ikerketa zientifikoen zentroak ondorioztatu duena: hegazti populazioak deuseztatzen ari direla glifosatoa modu intentsiboan erabiltzen duten zonaldeetan.

Hala ere, Europako Batzordeak ez du debekatu bere erabilerarik, horretarako argudiatu du Europako Elikadura Segurtasunaren Agintaritzak "azterketa zorrotzak" egin dituela eta ez dituela "larrizki kezkagarriak" diren ondorioak atzeman.

Erabaki horren atzean herbizida hori produzitzen duten enpresak babesteko trikimailu bat dagoela diote bere kontra dauden ekologista eta herritar taldeek

Enpresek kalte-ordainak ez pagatzeko trikimailua

Erabaki horren atzean herbizida hori produzitzen duten enpresak babesteko trikimailu bat dagoela diote bere kontra dauden herritar taldeek. Ekologistak Martxanen esanetan "abenduaren 15etik aurrera jaso zitzaketen salaketen aurrean" babestu nahi dituzte.

Bayer multinazional farmazeutikoa salaketa erauntsia izaten ari da Roundup produktua dela-eta. Esaterako, ekainean AEBetan isun milioiduna ordainarazi zioten, New Yorkeko Estatuari, bere herbizida segurua zela esaten zuen publizitate engainagarria erabiltzeagatik.

Europako 27 estatukideen bilkura erabakigarriaren aurretik, 106 erakundek gutuna bidali diote Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari, Martin Derminek berak sinatuta. Gogorarazi dute Europako Itun Berdea bete behar duela, eta pestiziden menpekotasunetik elikadura jasangarrirantz trantsizioa egitea agintzen duela horrek: "Glifosatoak sortzen dituen kalteei ezikusia egiteak osasun arrisku handi bat ekar dezake, baserritarrentzat, herritarrentzat orokorrean, bai eta biodibertsitatearentzat ere".

Ez gara joango (Itoitz, 1994)
2026-04-05 | Urko Apaolaza Avila
Itoizko urtegia eraikitzeko kableak moztu zituztela 30 urte joan dira. 1996ko apirilaren 6an, rotaflexak eskuan, Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek ekintza publiko ikusgarria egin zuten... (+)
Stop Fosilak taldea sortu dute aditu eta ekintzaile ugarik, trantsizio energetiko "justu eta azkar" baten alde
2026-01-28 | Urko Apaolaza Avila
Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala... (+)
Gezurra da
2026-01-25 | Urko Apaolaza Avila
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel... (+)
Egun bat ere ez du iraun martxan munduko zentral nuklear handienak, akats gehiago atzeman ondoren
2026-01-22 | Urko Apaolaza Avila
Japoniako Kashiwazaki-Kariwako zentrala asteazkenean piztu ondoren, 6. erreaktoreko kontrol barren alarman akatsa atzeman dute eta geldiarazi egin dute. 2011ko Fukushimako hondamendiaren ondorioz itxi zuten eta TEPCO... (+)
Munduko zentral nuklear handiena berriz piztu du Japoniak, frogetan akatsak atzeman arren
2026-01-21 | Urko Apaolaza Avila
Kashiwazaki-Kariwa-ko zentral nuklearra 2011n itxi zuten, Fukushimako istripuaren ondoren. Asteazken honetan berriz martxan jarri du TEPCO konpainiak, azken egunetan egindako frogetan akats larriak atzeman arren.... (+)
gora