Orrilako ihintzak urrea balio du

Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera utzi dezatela eskatzeko.


2024ko irailaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Artaza parkean egingo dute kanpaldia, irailaren 21 eta 22an. Hain justu, Artaza da lanek kaltetuko duten eremuetako bat: obrek hiru hektarea eta erdi dituen parkearen heren bat hartuko dutela eta birika berde hori suntsituko dutela dio plataformak, besteak beste, zuhaitz guztiak moztuko dituztela.

Aldundiak 2025eko udaberrian hasi nahi ditu lanak, lau urte iraungo lukete eta bizilagunentzako “eragin negatibo nabarmenak” izango lituzke, dio plataformak, tartean Artaza-Romo institutuarentzat (patioaren zati bat hartuko litzateke, zarata eta kutsadura handia izango lukete ikasleek…).

Plataformako kideek garbi dute: proiektua “zentzugabea” da, eta klima larrialdi garaiotan, trantsizio ekologikoaren kontra doa, proiektuaren ingurumen inpaktuan ikusten denez. Izan ere, auto pribatua sustatuko du tunelak, trafikoa %33 handituko dela aurreikusten baitu proiektuak (63.000 auto egunero). Errepideetako saturazioa askatu beharrean, garraio pribatuaren erabilera are gehiago bultzatuko du autobide berriak, hala uste du plataformak.

450 milioi euro baino gehiago kostako da autobidea, eta alternatiba zein den ere argi du plataformak: garraio publikoari eta bizikletari eman beharko litzaieke lehentasuna. Alegia, Arrontegiko trafiko arazoa konpontzeko modua garraio publikoa indartzea da, beste errepide bat gehitu ordez.

Arrontegiko trafiko arazoa konpontzeko modua garraio publikoa indartzea da, beste errepide bat gehitu ordez, dio plataformak

Egitarau oparoa, kanpaldirako

Hainbat ekintza egingo dituzte kanpaldiak iraun bitartean. Larunbatean, azoka, Pertxel taldearen kontzertua, umeentzako ipuin kontalaria eta bertsolariak izango dira, besteak beste. Iganderako, Zergatik subflubiala ez? hitzaldia eta kalejira antolatu dituzte.

 

Gazako lurraldearen %99 kutsatuta dago, Israelen eraso militarren ondorioz
2026-11-24 | ARGIA
Oxfam elkarteak txosten batean ondorioztatu duenez, Gazan ingurumen kutsadura "orokortua" da Israelek duela hiru urte genozidioa hasi zuenez geroztik, eta osasun publikoarentzat ondorio larriak ditu:... (+)
Bilboko sute batean 24 bizilagun ospitaleratu dituzte, horietako bat oso larri
2026-11-13 | ARGIA
Uribarri auzoko etxebizitza bloke batean izan da sutea, goizaldean. 47 pertsona artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuen, eta horietatik 24 ospitaleratu; bat “ oso larri”... (+)
Japoniaren eta Euskal Herriaren "anaitasun gastronomikoak" publikoaren saria jaso du Hokkaidon
2026-11-09 | ARGIA
Donostiako hiru jatetxeren (Aratz, Casa Urola eta Zazpi) erreplika kontzeptual bat dago Mien, Japonian. Hango enpresari baten ideia izan zen hiru euskal jatetxeak izenean eta... (+)
Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
gora