 
                         
                     
                    Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ernesto Dominguez Olea Zubietako alkateak urriaren 29 goizean jakinarazi du Abo Energy enpresak Zubietako lurretan, Mendaur eta Irakurri artean, paratu nahi zuen eolikoen proiektuari uko egin diola, «terrenoak eta sarbideak ikusita, bideraezina» dela iritzita. Horren ondotik, udal gehiagoak enpresaren mezua hartu dutela baieztatu dute.
 Mendaur eta Sorano artean, adibidez, bortz eoliko paratu nahi zituen enpresak.
                                        Mendaur eta Sorano artean, adibidez, bortz eoliko paratu nahi zituen enpresak.
                                    TTIPI-TTAPAk jakin duenez, Abo Energy enpresak Malerrekako eta Basaburua Ttikiko udal bat baino gehiagoren atea joa zuen, haien lurretan eolikoak paratzeko asmoz. Itxura guzien arabera, Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkurra eta Goizuetako lurretan aerosorgailuak paratzea zen bere intentzioa, deskarga Hernaniko azpiestaziora egiteko.
Iturenen, konparazio batera, enpresak bortz eoliko paratu nahi zituen Mendaur eta Soranoko parajeetan; Zubietan, Loitzateko atakan, lau eoliko; Beintza-Labaienen, Axura aldean garatu nahi zuen proiektua, eta Ezkurran, Irakurri inguruan.
Bada lau udal horietako ordezkariek TTIPI-TTAPAri baieztatu diotenez, enpresak e-mail bat bidali die proiektuarekin ez duela aitzinera segituko baieztatuz. Zubietako Udalak enpresaren mezua zein izan den ere zehaztu du: «Gure departamentu zibilarekin batera, terrenoaren eta sarbideen azterketa teknikoa egin dugu eta egungo baldintzekin kokaleku horretan aurreproiektuarekin segitzea bideraezina dela ikusi dugu».
 
    
     
                        
                         
                        
                         
                        
                         
                        
                         
                        
                         
                        
                         
                        
                         
                        
                        EMAN HARTURAKO:
                        Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
                        20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
                        bizibaratzea@bizibaratzea.eus
                        +34 943371545
                    
 
 
                     
                 
                     
                     
                    