Asteroko buletina
Luzea banintzen, motza banintzen, maiatzean burutu nintzen (garia).

Beste hiru parke fotovoltaiko eta eoliko bat ezartzeko proiektuak aurkeztu dituzte Araban

Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel ISFV enpresak.


2024ko azaroaren 13a
Areagotzen ari dira energia berriztagarrien proiektuak Euskal Herrian.

Gaubeako proiektuak sei haize errota izango lituzke, eta guztira 43,2 MWeko potentzia lortzea du xede. Proiektu honek eskualdeko energia berriztagarrien ekoizpena handitzea eta ingurumenaren kargaren murrizketa lortzea du helburu, enpresaren esanetan. Haize energiaren potentziala aprobetxatuz, “energia garbia eta jasangarria” sortu nahi duela ziurtatu du. Era berean, San Miguel ISFV enpresak hiru parke fotovoltaiko sortzeko proiektua aurkeztu du Gasteizko eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan, 6.480 panel jarriz eta lau MWeko potentzia lortzeko asmoarekin. 

Azken urteetan, parke eoliko eta fotovoltaikoek nabarmen egin dute gora bai Euskal Herrian oro har, eta bai Araban ere. Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4, berriki Estitxu Eizagirrek erreportaje zabal honetan zehaztu duen moduan.

Bestalde, Gipuzkoa eta Nafarroa artean, FE Energy enpresak aurkeztu du Urumea mendietan hamalau haize errota jartzeko proiektua. Baimena jasoko balu, Euskal Herriko parke eoliko handienetako bat izango litzateke, 100 MWeko potentzia lortuz. Nafarroan, Cavar parkeak 111 MWeko potentzia eta 32 errota izango ditu, eta Gerindako mendietan beste parke eoliko txikiago batzuk daude, guztira 123 errota dituztenak.

 

Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon
2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama... (+)
74.000 paneleko zentral fotovoltaiko berri bat eraikitzen hasi dira Nafarroan
2024-12-10 | Leire Ibar
GES-Global Energy Services enpresak eguzki bidezko energia sortzeko proiektua hasi du Erriberrin, Euskal Herriko handienetakoa. 50 MWp-ko potentzia izango du, eta 74.000 eguzki panel izango... (+)
Otsoaren babesa murrizteko pausoa eman du Europar Batasunak
2024-12-05 | Leire Ibar
Astearte honetan onartu dute otsoaren babes egoera murriztea, espeziearen kudeaketa malgutzea eta landa-eremuko interesak babestea argudiatuta. Zorrotz babestutako espezieen zerrendatik, babestutako espezieen zerrendara pasatzea erabaki du... (+)
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin
2024-11-27 | Leire Ibar
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira... (+)
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari
2024-11-26 | Leire Ibar
Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora