Asteroko buletina
Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino

Ezohikoak dira euri-jasak?



2024ko maiatzaren 20a
Brasilgo Hegoaldeko Rio Grandeko Porto Alegre hiriburua erabat urak hartuta, maiatzeko uholdeen eraginez. / Argazkia: Mauricio Tonetto /Secom.

Udako egun eguzkitsuak noiz iritsiko zain daude euskal herritar ugari. “Ez da ohikoa maiatzean horrelako eguraldia egitea”, diote batzuek; “garai batean halakoa zen”, besteek. Lazkaoko eta Mauleko herritarrek ez dakite klima aldaketari zer egotzi eta zer ez, baina harrituta utzi ditu maiatzaren 19ko udaberriko euri erauntsi handiak. Nola ulertu atmosferako fenomenoak? Zer da ohikoa eta zer ez? Jasandako kalteen errua lainoei bota ezinda, jendeak agintariengana jotzen du, ardura eurei dagokiela gogoraraziz.

“Ezohiko” denborale puntualak direla diote agintariek, eta kalteak gertakari isolatu gisa kalkulatzen dituzte. Ordea, argi geratzen ari da herrialde ugari ari direla hondamendi natural larriak pairatzen. Albistegietako lehen lerroak hartzen ari dira, eta eguraldiari buruzko igogailuko hitz aspertua kezka iturri da orain.

Gurean oihartzunik apenas izan badu ere, Brasilgo Hegoaldeko Rio Grande estatua urak hartuta dago apirilaren amaieraz geroztik. Euri-jasa etengabeak eta uholde izugarriak daude, eta estatua erabat suntsituta dago: 618.000 pertsonak baino gehiagok galdu dute etxea ur azpian, eta ehunka herritan ur, argindar eta elikagai eskasia daukate. Gutxienez 154 hildako eta 98 desagertu daudela diote agintarien azken datuek, baina jakina da zifra handituko dela, hilabeteak beharko baitituzte “ezohiko” hondamendi horren ondorioei aurre egiteko. Lula da Silva presidenteak zera ohartarazi du: “Munduarentzako abisua dira uholdeok. Kontuan izan behar dugu Lurra ordaina eskatzen ari zaigula”. Hegoaldeko Rio Granden zortzi hilabetean hiru bider izan dituzte uholdeak, herritarrei ohikoa zaie.

Karibeko biztanleak ere gero eta ohituago daude urakanen denboraldian arduratuta bizitzera; maiatzerako etxea ur eta kontserbaz betetzen ari dira, ekainean hasi eta azaroan amaitzen baita urakan denboraldia, eta aurtengoak gogor joko diela iragarri dute meteorologia agentziek. Ipar Atlantikoan, Mexikoko Golkoan eta Karibe itsasoan sortzen dira zikloiak hilabete horietan, baina 2024an “oso aktiboa” izango da denboraldia: aurreikusi dutenez, hogei bat zikloi tropikal sortuko dira, eta horietatik hamaika bihurtu litezke urakan. Kopuru handia da hori, baina ohiko bilakatzen ari dena, besteak beste, itsasoko gainazalaren tenperatura nabarmen igo delako. Horrek eragiten du zikloiek indarra hartu eta urakanak arriskutsuagoak izatea, Insmet Meteorologia Institutuak Habanako egoitzatik ohartarazi duenez.

Ez dirudi egoera baretuko denik. Munduko Meteorologia Erakundearen maiatzeko txostenaren arabera, 2023. urtea inoizko beroena izan zen Latinoamerikan eta Kariben, 1991-2020 arteko batezbestekoa baino 0,82 gradu beroagoa. Eremu horietan bizitzea gero eta arriskutsuagoa bilakatzen ari da, eta herritarrak nahiz adituak exijitzen ari dira prebentzioan jartzeko indarra eta baliabideak. “Ezohiko” hondamendiak kudeatzeko protokoloak zaharkituta daude; berehalakoan protokolo errealistagoak jarri ezean, herritarrek hiltzen jarraituko dute, “naturako faktoreen eraginez”.

EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa
2024-03-14 | Leire Artola Arin
Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago... (+)
Mozkorturismoa
2024-01-29 | Leire Artola Arin
Hasi da txotx denboraldia, eta herritarrek ilusioz ekin diote sagardotegietako upeletan ondutako uzta dastatzeari. Ezin huts egin urteroko errituari, euskal kultura bultzatzeko eta bizitzeko modu... (+)
Jaurlaritzak alerta aktibatu du Bizkaiko eta Gipuzkoako kostan, plastikozko bolatxoengatik
2024-01-09 | Leire Artola Arin
Itsasontzi batek galdutako milioika ‘pellet’ iristen ari dira Galizia eta Asturiasko itsasertzera. AZTI-ko ikertzaileek kalkulatu dute datozen asteetan heldu daitezkeela euskal kostaldera, eta sortzen duten... (+)
Japoniako 7,6 graduko lurrikarak eragindako hildakoak erregistratutako 48ak baino gehiago izan daitezke
2024-01-02 | Leire Artola Arin
Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak... (+)
“Proiektuak geldiarazi ditugu, komunitateak zortzi urtez egon direlako erresistentzian”
2023-12-31 | Leire Artola Arin
Melvin Picón (Coban, Guatemala, 1979) maia q'eqchi' komunitatekoa da, eta Guatemala iparraldeko Alta Verapaz departamendutik etorri da Euskal Herrira, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean.... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora