Landareek oxigenoa ematen digute, birikei eta arimari

Ezkaia udazkenean

Udazkenak udatik duena galtzen hasia dugula dirudien honetan, hego haizea apaltzen eta gauak hozten ari direlarik zuetako askok jantziko zenuten dagoeneko berokia. Gure etxean beroki berria Santu Guztien Egunean estreinatzen zen, kanposantura dotore joateko, eta hori poz txiki bat izaten zen azaroak ekarri ohi digun iluntasunean.

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2023ko azaroaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Iluntasuna eta berarekin batera hotza, maiz hezetasuna ere lagun dutelarik, barruraino sartzen hasten zaizkigu eta hor komeriak izaten ditugu. Askori entzun izan diot hilabete honetan hasten dela ezkaiarekin akordatzen eta gaur berari egingo diogu leku, ezkaia edo xarlatxari. Gure artean Thymus vulgaris, Thymus citriodora eta Thymus serpyllum motak aurkituko ditugu eta hemen esatera noanak hirurentzat dira baliogarriak.

Jatorriz isurialde mediterraneoan aurkituko dugu baina baratzean edo loreontzian duenak ziurrenik pare bat aldiz kimatuko zuen aurten. Usain sarkorrak olio esentzial sendoak dituela adierazten digu, hain zuzen ere naturan dugun antiseptiko edo garbitzailerik handienetakoa da. Ez alferrik pobreen desinfektagarri deitzen zitzaion. Eremu zabaleko gaitasun antiseptikoa du eta birusetatik, bakterioetatik eta onddoetatik datozen infekzioak garbitzeko gai da.

Tradizioz arnas aparatua garbi mantentzeko erabili izan dugu baina hesteak garbi mantentzeko ere egokia da, baita maskuria eta azala garbi izateko ere. Sistema inmunearen indargarri dugula esan dezakegu, modu jarraian hartuta leukozitoak igotzeko gai dela ikusi dugulako.

Urte sasoi honetan komeni zaigu jakitea eztularen kontra egiten duen sendabelar baltsamikoa dela. Halakoetan intsusaren lorearekin (Sambucus nigra) batera infusiotan hartzea gomendatu izan dut nahiz eztul-belarrak (Tussilago farfara) bezalakoek hobeak diruditen. Nik ezti pixka bat ipintzen diot, ezkaiaren eztia hain zuzen. Ez dut esan baina ezkaiari erle-belarra ere deitzen zaio, Lapurdin jasoa da honako esaera: “xarlatxak eder lilia, erleak hara lehia”.

Azaroa hotza denean gorputza berotzeko gai da eta hezurretaraino berotuko gaitu, hala erreumarentzat egokia dela ikusten da. Halakoetan, jengibre (Zingiber officinale) freskoa birrindu, bost minutuz egosi, ondoren ezkaia ipini eta beste bost minutuz tapatuta edukiko dugu; infusio hau goizean baraurik hartzea ideia ona da eta gorputza hoztuta nabaritzen dugun aldiro bigarren infusioa hartzea ere bai. Otordu astuna egin ondoren ere lagungarri izango zaigu.

Garai honetan baratxuri eta ogi zopa egiten duenak hortxe du aukera ezkaia ipintzeko, hori ere infusiotzat jo genezake-eta.

Inmunitatea ahularazteko botikak hartzen dituztenentzat ez da egokia eta haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan ere ez litzateke erabili behar.

Hipertiroidismoa badago neurri txikian eta puntualki bakarrik erabili behar da, tiroidearen hormonetan gorabeherak eragin ditzakeelako. Egunero hartuz bi hilabete egiten badira pare bat asteko etenaldia egitea komeni da.

Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago
Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso... (+)
Suteen eraginak gorputzean
Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio... (+)
Herri ikerketa, herriarekin, herritik II
Aurreko artikuluari jarraipena eman asmoz hemen dator bigarrena. Eibarren UEUren 54. Udako Ikastaroetan, Biharamunen Lantegiak antolatutako mintegian egin nituen hausnarketak dira hemen partekatzen jarraitzera noanak. (+)
Herri ikerketa, herriarekin, herritik I
Joan den ekainaren 22an izan genuen Ikerketa parte-hartzailea eta kokatua: herri ikerketa, herriarekin, herritik ikastaroa Eibarren. UEUren 54. Udako Ikastaroen barnean, Biharamunen Lantegiak antolatua. Loretxu... (+)
Izpiliku ezkontza, "lavender wedding"
Aurrekoan, xaboi ikastarorako hainbat izpiliku barietateren olio esentzialak sailkatzen ari nintzela, galdu egin nintzen eta leku oso harrigarri batera eraman ninduen izpilikuaren inguruko jakintzak. (+)
gora