Asteroko buletina
Azapertza! Azakirtena!

Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila

Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan elikadura-sistema iraunkorrak garatzeko beharrezkoak diren erronkei buruzko gogoeta egin du.

Goiuri Alberdi
Goiuri Alberdi

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.

Aintzira Oñederra
Aintzira Oñederra

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.


2024ko otsailaren 05a

Elikagaien erosketa publikoa oinarrizko tresna politikoa da. Kontsumoa eta ekoizpena agroekologiarantz bultzatzeko ahalmena du, onura sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta osasunekoak sortuz. Europar Batasunean ondasun eta zerbitzuen balio monetario guztiaren %14 kontratazio publikora bideratzen da. Potentzial ekonomiko horrek, elikagai iraunkorren erosketa publiko bitartez, egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduen eraldaketan eragin zuzena izango luke.

Ospitaleek, "aingura-erakunde" gisa, estrategikoki erabili behar dute beren posizioa ospitaleaz harago eragiteko, herritarren osasuna sustatzeko eta komunitateari eta tokiko ekonomiari laguntzeko. Hala, elikagai iraunkorren erosketa publikoa beraien funtzionamenduaren oinarri izan beharko litzateke. Nafarroan pausuak eman dira, izan ere, Ekoalde ekoizleen elkarteak horniketa zerbitzuak eskaintzen dizkio Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari, hurbileko eta sasoiko produktu ekologiko batzuk pazienteen menuetan sartuz. Osakidetzan, ordea, urrats txikiak eta sinbolikoak eman dira.

Eusko Jaurlaritzak Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa aurkeztu zuen, 2030era begira erosketa berdea sustatzeko estrategia, alegia. Elikadura lehentasunezko kategoria gisa identifikatzen da; hortaz, espero dezagun hurrengo urteetan aurrerapauso nabariak emango direla.

Euskal Herriko Unibertsitateak garatutako Renascence ikerketak elkarrizketan jarri zituen Osakidetzako langileak eta elikadura-sistemako hainbat eragile, gai horri buruz hausnartzeko. Berriki dibulgazio-txosten bat aurkeztu da lan-saio horien edukiarekin; artikulu zientifiko bat ere argitaratu da. Euskal osasun-sisteman elikadura-sistema iraunkorra sustatzeko hazi horrek hamahiru erronka eta 30 ekintza xehetu ditu.

Ikuspegi agroekologikoarekin elikadura sisteman eskala-jauzia egiteko, hiru dira, gure aburuz, nabarmentzeko erronka nagusiak, sektoretik zein erakunde publikoetatik heldu beharko liratekeenak: hornidura partekatuaren zerbitzua –ekoizle txikiek produktuen eskaerari eta banaketari aurre egiteko–; lizitazio publikoetako balorazio-irizpideak tokiko ekoizpenari eta eredu agroekologikoari egokitzea –egun enpresa handiei eta elikadura industriari egokituta daude–; eta, noski, erreleboaren gaia –lehen sektore agroekologikorik gabe ez dagoelako jasangarritasun posiblerik–. Beste behin ere, inbertsio publikoen norabidea berrikusteko beharra islatzen da.

Artikulu honek balio dezala "hazi" deritzogun ikerketa hau ezagutarazteko eta gure ospitaleetan elikadura-sistema iraunkorretarako trantsizioaren txinparta sortzeko.

Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago
Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago... (+)
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?
Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen... (+)
Nekazariak kaleetan eta gurasoak haurrekin plazetan protestan
Nekazariak protestan ari dira, baina eredu agroindustrialak hartu du lidergoa. "Itun Berdea" ere, Europar Batasunaren hurrengo hamarkadako estrategia nagusia zena, pikutara bota dezakete, begirik kliskatu... (+)
Sasi-ekologikoa agroekologiaren etsai?
Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen,... (+)
FoodTech vs agroekologia, nork irabaziko du lehia?
FoodTech edo elikagaien industria teknologikoak biderkatzen ari dira elikadura segurtasunaren izenean. Gainprodukzioan oinarritutako elikadura-sistema industrialaren parte izanik, onura ekonomikoa dute helburu, ez ordea elikadura-eskubidea, elikagai-xahuketa... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora