Asteroko buletina
Negu bigunegiak, uda gogorregia.

Erandioko airea, Madrilekoa edo Bartzelonakoa baino kutsatuagoa

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza horiekaz arazoa beraiek pentsatutakoa baino askoz ere larriagoa baita.


2021eko irailaren 15a
Erandio inguruko lantegiek egiten dituzten isurketetako bat (Argazkia: Erandioko Auzokideok)

Erandioko airearen kalitategatik kezkatuta, Auzokoa Herrikoi Elkarteak eta Herri Bideak Kate Barik elkarteek elkarlan-proiektua hasi zuten kutsaduraren arazoagaz bukatzeko. Hasteko, lehenik datuak behar zituzten beraien aldarrikapenak argudiatzeko. Hala, Aire Zaintzaileak proiektuan parte hartzea erabaki zuten, eta, beste jarduera batzuen artean, Erandioko 294 bizilaguni esker, mailuki-landareak banatu zituzten udalerri osoan, airearen kalitatea aztertzeko helburuagaz.

Ikerketa horretan, 2020ko urritik abendura, boluntarioek mailuki-landareak zaindu eta hostoak batu zituzten, gerora, horiek laborategi batean ikertu ahal izateko. Baina zergatik mailuki-hostoak? Ivercivis fundazioak martxan jarritako Aire Zaintzaileak ekimenean mailuki-landareak erabiltzen dituzte airean dauden metal astunak detektatu eta neurtzeko, horiek hostoetako ileetan itsasten baitira.

Ikerketa horretarako, mailuki-hostoetan metatutako kutsadura metalikoaren propietate magnetikoak (SIRM) erabili dituzte kutsadura atmosferikoaren adierazle gisa. Izan ere, mailuki-hostoen propietate magnetikoek tamaina txikiko materia-partikula finak eta ultrafinak (PM10, PM2,5 eta PM0,1) harrapatzen dituzte, aireko partikulen kontzentrazio islatuz.

Modu sinple baina erabilgarri horren bitartez, Espainiako Estatuko 28 hiritako aire-kutsadura neurtu ahal izan dute. Erandion, elkarte bi horien lanari esker, 294 landare banatu zituzten udalerri osotik, eta, horietatik, 232 jaso eta 215 baliagarriak izan dira azterlanerako. "Lan izugarria izan da guretzako, eta, azkenean, hosto guztiek ez zuten balio, asko ustelduta zeudelako edo txikiegiak zirelako, baina lortu genuen ikerketa egiteko lagina behitzat", kontatzen dute elkarte bidetako bozeramaileek.

Daborduko, ikerketaren emaitzak argitaratu dituzte, eta, horien arabera, Erandio lehen postuan geratu da, Bartzelonako bataz bestekoa bikoiztuz, eta Madrilgoa laukoiztuz. "Harrituta geratu gara, pentsatzen genuena baino askoz emaitza txarragoak dira", deitoratu dute. Altzaga eta Astrabudua auzoetan ere kutsadura maila altua ateratzea ez zuten espero; baina ez hori bakarrik, landa-eremuetan ere kutsadura-maila oso altuak atzeman dituzte, eta "hori ez da estatuko beste inon gertatu".

Azterketa sakona eta kontrolak

Emaitzoi esker Auzokoa Herrikoi Elkarteak eta Herri Bideak Kate Barik elkarteak beraien eskaerak arrazoitzeko oinarri finko bat dute, eta, besteak beste, Erandioko Udalari eskatu diote kutsadura atmosferikoaren azterketa sakona egin dezan, udalerriko hainbat puntutan neurgailuak eta kromatografoak jarriz.

Bestalde, emaitzok herriko osasun zentroari, alderdi politikoei, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinei eta Arartekoari ere helarazi dizkiete, bakoitzak bere lan-eremuan neurriak hartu ditzan; besteak beste, ikerketa sakonagoak egiteko eskaera egin diete agente ezberdinei, eta, bestetik, ingurumen-baimen integratuak betetzeko kontrol handiagoa eskatu diete.

Amets Ladislao, EHNE Bizkaia: "Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu"
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak... (+)
Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte. (+)
Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua geldiarazteko manifestazioa egin dute Getxon
Zapatuan, ehunka herritarrek parte hartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpian egin gura duen tunelaren proiektua geldiarazteko exijitzeko manifestazioan. Subflubiala Ez plataformako deitzaileek 500 parte-hartzaile... (+)
Leioako Udalak EAELABaren "megagimnasioaren" aldeko txostena ezkutatu duela salatu du SOS Kurkudik
SOS Kurkudi plataformak jakitera eman duenez, Leioako alkateak EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena otsailaren 9an jaso zuen, baina ordutik informazio hori "ezkutatu dio Leioako herri... (+)
"Non dago herritarrak informatuta edukitzeko eskubidea?"
SOS Kurkudi plataformakoek Leioan Domingotarren komentuko lurrek duten babesa ezabatu gura duen proiektu urbanistikoaren gardentasun falta salatu dute, beste behin. Deitoratu dute bertan 25.000 metro... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora