Intxaurra, etxe ondoan txarra

AHTrako desjabetze mehatxuen aurrean Aralar zulatzeari alternatibak daudela gogorarazi dute ekologistek

Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko baimenak oztopatu dituzte.


2025eko otsailaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

El Salto hedabideak argitaratu duenez, Radio Euskadiri otsailaren hasieran eskainitako elkarrizketa batean, José Antonio Santano Espainiako Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko Estatu idazkariak jakinarazi zuen "aldi baterako lur desjabetzeak" egiteko aukera aztertzen ari zirela, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko lotura aztertzeko beharrezko azterketa geoteknikoak egiteko.

Horren aurrean, Sakana eta Araba Trenaren Alde herri plataformak ohar baten bidez salatu du Nafarroako Otxobi eta Izurdiaga herrietan AHTrako "baimenik gabeko" lur zundaketak egiten saiatu direla azken egunetan, eta horiek "herritarrek informazioa jasotzeko eta beren ingurunean eragina duten erabakietan parte hartzeko duten eskubidea" urratzen dutela.

Herri plataformak gogorarazi du Iruñea eta Donostia Gasteizen bidez lotzeak, denborari dagokionez hogei minutuko atzerapena  suposatu arren –Ezkio-Itsasoren bidez lotzearekin alderatuz–, "egun dauden trenbide azpiegiturak modernizatzea eta egokitzea" eragingo lukeela: "Trafiko mistorako, merkantzien eta pertsonen trafikorako eta abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzurako erabil liteke eskari guztia trenbide-plataforma bakar batekin betetzeko". Gainera, "natura ondarea errespetatuko" lukeela gehitu du.

 

Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko... (+)
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien... (+)
Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.  (+)
Sañu Bizirik: "Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira"
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko... (+)
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da... (+)
gora