San Jose goizeko ihintzak, kentzen ditu gaitzak.

Edertasuna baino osasuna helburu duen proiektua Ezkion

Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu du. Erdi kasualitatez, Santa Luziako azokarako postua jartzea proposatu zion lagun batek duela bi urte, eta hor hasi zen, nolabait, Mimogoxo proiektua izanen zena forma hartzen. Ukenduak, xaboiak eta xanpuak, kremak, olio esentzialak, ezpainetako kakaoak eta antzeko produktuak ekoizten dituzte Ezkioko Goetxe baserrian, eta duela urtebete ingurutik Susana Odriozola Zubizarreta kidea ere berarekin ari da.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko azaroaren 04a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Naturopatiako ikastaroetan ikasitakoari aterabide praktikoa emateko modu bat da Mimogoxo proiektua ekoizleentzat. “Lan hau osagarria da guretzat, baina aukera ematen digu teoria praktikarekin uztartzeko”, dio ezkioarrak. Kosmetikaren munduak, orokorrean, ez du gehiegi erakarri izan Agirresarobe, eta jarduera horretara bultzatu duena, benetan, osasunarekiko ikuspegia izan da: “Mimogoxo proiektuaren helburua norbere burua eta ingurukoak mimatzeko produktuak sortzea da, baina, betiere, osasunaren ikuspuntutik. Kosmetika ez dugu ulertzen edertasunari lotuta”. Azaleko azkurak, hanturak edo bestelako gaixotasunak arintzeko helburuz ekoizten dituzte xaboi eta kremak eta tailerrak ere ematen dituzte urtean zehar Mimogoxoko kideek.. 

Baserrian eraldaketa gunerako txoko bat egokitu dute, nahiz eta azpimarratzen duten azpiegitura edo tresneria handiegirik ez dela behar: “Lapikoak, sua… ez dugu tresna berezirik erabiltzen eraldaketak egiteko”. Produktuak egiteko darabiltzaten lehengaiak hurbilekoak eta ekologikoak izatea lehenesten dute. Argizaria Goierriko erlezainei hartzen diete eta oliba olioa Nafarroatik erosten dute. Aizpea Lasa Muxika diseinatzailearen laguntzarekin, bilgarrietan arreta jarri nahi izan dute: bilgarri gutxi eta ekologikoak darabiltzate produktuetan.

“Produktu hauekiko interes gero eta handiagoa dago”

Goierriko Biziola proiektuan, Igartubeitia baserrian, eta Itsasoko Alegi auzoko dendan saltzen dituzte Mimogoxoko produktuak, baina, batez ere, zuzeneko salmenta egiten dute, ahoz aho eta azoketan. “Sendabelarrekiko eta produktu hauekiko interes geroz eta handiagoa dagoela sumatzen dugu, baita jende gaztearen partetik ere”, dio Agirresarobek. Bultzada horretan, Garbiñe Larrea bezalako pertsonen ekarpena nabarmena izan dela dio.

“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”
2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean,... (+)
Ahabi ekologikoak Anbotopetik
2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun... (+)
30 urte eta gero zer?
2025-07-06 | Garazi Zabaleta
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan,... (+)
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin
2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena... (+)
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak
2025-06-23 | Garazi Zabaleta
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean,... (+)
gora