Asteroko buletina
Uztaileko arrabotsak laket ditu mahatsak.

EAEko fiskaltzak ohartarazi du Jaurlaritzak “ez duela kolaboratzen” ingurumen delituen ikerketetan

Carmen Adán buru duen EAEko Fiskaltzak 2022ko memoria egin du eta Iker Rioja kazetariak Eldiario.es hedabidean kaleratutako informazioaren arabera, memoria horretan aipatzen da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak "ez duela kolaboratzen" ingurumen delituekin zerikusia duten ikerketetan, hala nola hondakinen kudeaketako irregulartasunetan edo isurketetan. Gasteizko kasu bat aipatzen da, zeinetan "kolaboraziorik ezak jarraibideen tramitazioa atzeratu zuen" eta azkenean ikerketa Guardia Zibilari eskatu behar izan zitzaion. EAEko ustelkeria ikertzeko "erreminta gehiagoren beharra" ere aipatzen du memoriak.


2023ko irailaren 12a
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Carmen Adan EAEko Fiskal Gorena 2022ko irailan, Ajuria Enean egin zuten bileran. Argazkia: irekia.euskadi.eus

Epaitegietako ikerketetan dagoen geldotasuna eragiten ari zaio 2020an erori zen Zaldibarko zabortegiaren auziko ataletako bati ere. Fiskaltzak txostenean dio Durangoko Auzitegiak daraman auzi horrek "konplexutasun teknikoa" duela, eta daraman "martxa eta garapena ez direla nahi bezain azkarrak". Auziaren atal horretan aztertzen ari dira gertatutakoak ingurumen delitu izan ziren edo ez, eta ea Jaurlaritzak ardurarik izan zuen. Garai hartan Ingurumen sailburua Iñaki Arriola zen.

2022an Amaia Barredo zen Ingurumen sailburuordea

Eldiario.es hedabideak argitaratutako albistean, Iker Riojak azaltzen du Ertzaintzari dagozkiola delituen ikerketak, non eta gaiak ez duen autonomiaren eremua gainditzen, adibidez lehergailuen kasuan edo kostari buruzkoetan. Eta fiskaltzaren 2020ko memoriak dagoeneko aipatzen zituela Ertzaintzaren ikerketa lanek zituzten "gabeziak". Ingurumen aferak Arantza Tapia buru duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren barruan daude, eta 2022an Amaia Barredo sailburuordearen ardura ziren. Gasteizko Auzitegia Barredo ikertzen ari da, Fiskaltzaren eginbidez, Bergarako Valogreene Paper proiektuari eman zion baimenaren tramitazioetan irregulartasunik egin zuen aztertzeko. Uztailean utzi zuen Jaurlaritzako Ingurumen kargua eta Arabako ahaldun izatera pasa zen.

Ustelkeria ikertzeko "tresna gehiago behar dira"

Fiskaltzaren 2022ko memoriak idatziz jaso ditu EAEko ustelkeria ikertzeko dauden ahuldadeak: "Delituak ikertzeko tresna gehiago behar dira, eta, jakina, arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak argi eta garbi babestu behar dira". Zera ere esaten du Adánek sinatutako dokumentuak, "Oraindik ere begi-bistakoa da zaila dela kontratazio publikoaren esparruan delitu-portaerak detektatzea".

3x05: Gazte baratzezainarekin azelgak biltzen | Iñaki Intxausti
2024-12-18 | Bizi Baratzea, ARGIA
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin... (+)
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte
2024-12-18 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean. (+)
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak "bizkortu ahal izango dira"
2024-12-17 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta... (+)
2x05: Iltze aromatikoa ere sendabelarra da
2024-12-16 | Bizi Baratzea, ARGIA
Gaurko sendabelarra iltze aromatikoa (Syzygium aromaticum) izango da, berari eskaini diogu gaurko podcasta osorik. Hainbatentzat sukaldean dugun espezia aromatikoa dena sendabelarra ere bai baita, gero... (+)
2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen
2024-12-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora