Eguzkiak sanjuanetan dantza.

Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo dituzte Donostian

BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.


2025eko uztailaren 14a
BiziLagunEkin plataformaren manifestazio bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Herri eta eskualdeen turistifikazioari aurre egiten dioten pertsonen eta taldeen topaketak" antolatu dituzte Donostian hainbat eragilek. BiziLagunEkin turistifikazioaren kontrako plataformaren arabera, indar ekonomikoek, instituzio publikoek eta hedabide nagusiek turismo eredu "gastronomikoa, kulturala eta elitekoa" sustatzen dute. Sustapen horrek etxebizitza garestitzea, natura suntsitzea eta lan prekarietatea sortzen duela salatu dute, besteak beste. "Horren guztiaren aurrean, indarrak batu eta desazkunde turistikoaren bidetik alternatibak eraikitzeko unea da".

Urriaren 24 eta 25ean "ikasteko, eztabaidatzeko eta estrategiak pentsatzeko tarteak egongo dira; hitzaldiak mahai inguruak eta tailerrak antolatuko ditugu". Egitarauaren xehetasunak hurrengo asteetan egingo dituzte publiko. Bitartean inkesta ireki bat jarri dute martxan eztabaidarako gaiak proposatzeko eta topaketen informazio eguneratua jasotzeko: 

Topaketen kartela. BiziLagunEkin
Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan
Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak.  (+)
Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia... (+)
Abantoko alkate jeltzalea herria zeharkatuko lukeen argindar linea proiektuaren aurka agertu da
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan". (+)
Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute... (+)
Lurramak "Bihar ere laborari" lelopean ospatuko du 20. urteurrena
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du. (+)
gora