Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain haztegiri eman dizkio bandera beltz nagusiak , baina Urdaibaiko Guggenheim proiektua eta Txingudiko Badiak ere jaso dute izendapena.


2025eko ekainaren 18a
Guggenheim Urdaibai kontrako manifestazioa Bilbon.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eragile ekologistak urtero osatzen duen Espainiako Estatu mailako txostenaren helburua "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak" ezagutaraztea da. Euskal Herriari dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoako egoerak aztertzen ditu txostenak.

Bizkaia

Bilboko Superportuaren handitze planak Santurtzi eta Zierbena arteko A3 eta A4 kaiak handitzea proposatu du. Elkarte ekologistak salatu du portuak Nerbioi badia "gehiegi erabiltzen duela", eta horren arduradun egin ditu Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua. Salatu du ere portuaren enpresa kudeatzailea, enpresa baino, lobbya dela. Gogoratu du portuak lotura zuzena daukala Muskizeko Petronorreko findegiarekin, eta hori dena aintzat hartuta, nabarmendu du superportuak eta Petronorreko findegiak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako "puntu beltz handiena eta kutsatzaileena".

Bilboko superportua Ekologistak Martxan

Guggenheim Bilbao Museoak Urdaibaiko Biosfera Erreserban daukan proiektuari ere eman dio bandera beltza Ekologistak Martxanek. Txostenaren arabera, "proiektu horrekin aurrera jarraitzeak Urdaibaiko Biosfera Erreserba erabat suntsitzea dakar". Proiektua aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzak eta EAJk ahalegin guztiak egiten ari direla salatu dute.

Urdaibaiko padura Ekologistak Martxan

Gipuzkoa

Getariako kostaldetik 5,7 kilometrotara ezarri duten hegalabur haztegiak jaso du Gipuzkoako bandera beltza bagusia. Instalazioak daukan eragin negatiboa salatu du mugimenduak, eta antzeko proiektu gehiago garatzeko arriskua dagoela ohartarazi du. Haztegiak itsas ingurunea kutsatuko duela ziurtatu du talde ekologistak, eta baliabide naturalen pribatizazioa dakarrela.

Getariako makrogranja Ekologistak Martxan

Bigarren bandera beltza, "kudeaketa txarragatik", Irun eta Hondarrabia arteko Txingudiko Badiak jaso du. Bertako estuarioak eta Txingudiko Badia "Gipuzkoako balio ekologiko handieneko ingurune naturaletako bat osatzen dute", Ekologistak Martxanen esanetan. "Probintziako HBEB (Hegaztiak Babesteko Eremu Berezia) bakarra da, eta oso puntu berezia da Pirinioetako mendebaldeko muturreko hegaztien migrazio-prozesuetan". Eragilearen arabera, natura ondare hori babesteko 2015-2026 aldirako Plan Zuzentzaile bat osatu zuen Jaurlaritzak 2014 urtean. 2021ean zenbait jarduera burutzeko konpromisoa iragarri zuen Ingurumen Sailak, baina ondoren Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren esku utzi zuen dena, eta gaur gaurkoz ez da ezer gauzatu.

Txingudi badia. jmerelo
Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak... (+)
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi... (+)
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren... (+)
Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar... (+)
Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen... (+)
gora