Kukua etorri, gosea etorri; kukua joan, gosea joan.

Bi enpresarirentzat urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu dute, Deba ibaian zianuroa isurtzeagatik

2018ko isurketa batek 70.000 arrain baino gehiago hil zituen. Gipuzkoako Foru Aldundiak espetxe-zigorraz gain 200.000 euroko kalte ordaina eskatu du.


2024ko urtarrilaren 12a
2018an aurkitu zituzten arrainak hilda, Deba ibai ertzean. / Argazkia: Irekia
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bi enpresari epaitu dituzte Deba ibaian zianuroa isurtzeagatik eta milaka arrain hiltzeagatik, Bergarako Oxintxo auzoko ibai-tartean. Bakoitzarentzat urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, eta espetxe-zigorraz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak 200.000 euroko kalte ordaina eskatu du. Prozesu judiziala ostegunean amaitu da, eta epaiaren zain daude orain.

Bergara eta Soraluze artean egindako laginketaren arabera, 23.000 loina eta 46.500 txipa baino gehiago hil ziren.

Gipuzkoako Basozainak 2018ko otsailaren 12an ohartu ziren isurketez, ibai ertzean arrainak hilda aurkitu zituztenean. Abisua pasa, eta Uraren Euskal Agentziaren ikerketek ondorioztatu zuten zianuroak hil zituztela arrainak.

Akusatuak galvanizazioa egiten duen lantegi bateko arduradunak dira, eta ikerketen arabera, zianuroa aurkitu zuten haien instalazioetako hainbat lekutan. Jakinarazi dutenez, hiru ur-hobitan zegoen zianuroa, eta hobi horietako bat, gainera, ibaira konektatuta dago. Ertzaintzaren ustez, uholde bat izan zuten lantegian eta horrek eragin zuen zianuroa ibaira isurtzea.

Epaiketan testigantza eman dute enpresako langileek, eta adierazi dute haien ekoizpenetan ez zela zianurorik erabiltzen. Berdina esan du mantentze-lanak egiten dituen arduradunak. Ikerketan parte hartu duen ertzain batek nabarmendu du enpresak ez zuela baimenik ziuanuroa erabiltzeko.

Ur botilen enpresa batzuen praktika ilegalak salatu dituzte Frantzian
Ikerlariek jakinarazi dutenez, Nestlé enpresak bere uraren kutsadura estali du, eta debekatutako garbiketa metodoak erabili ditu.   (+)
Borondatezko CO2 merkatu bat sortu nahi dute EAEn
Euskal enpresei, haien karbono aztarna gutxitzeko, aukera eskainiko zaie basozain txikien zuhaitzen karbonoa erosteko. (+)
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin
Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira. (+)
Arraste arrantzak berotze globala bultzatzen duela ondorioztatu du ikerketa batek
Adituek jakinarazi dutenez, arrastre arrantzak itsasoan karbono dioxido gehiago askatzen du munduko herrialdeen gehiengoak urtero baino. (+)
Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte
Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa. (+)
gora