Asteroko buletina
Baratzezaintza izango da, ziur asko, beste edozer gauza egitea baino gehiago gustatzen zaidana

Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak, Donostiako Aratz jatetxeko eta Ja(ki)tea elkarteko kideak. Sukalde berritzaile edo modernoak hartu duen nagusitasunaren aurrean, Euskal Herriko sukaldaritza tradizionalari merezi duen lekua egiteko asmoz abiatu zuten ekimena: “Konturatzen ginen gure sukaldaritza mota hau, nolabait, bigarren mailakotzat hartzen zela, eta, aldi berean, bertako produktu gehien erabiltzen zutenak ginela”.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko maiatzaren 14a

Sukaldaritzarekin eta hurbileko produktuekin lotutako hainbat egitasmotan hartzen du parte Ja(ki)tea elkarteak, eta urteotan ekimen ugari egin dituzte bertako gastronomia tradizionala hedatzeko eta bultzatzeko: erakustaldiak, haragia eta arraina prestatzeko txapelketak, formakuntzak… “Bestetik, Euskal Herriko zigilu propioa ateratzeko proiektu handi batean sartuta gaude. Asko hitz egiten da euskal sukaldaritzaz, baina Frantziako Michelin edo Espainiako beste zigiluak ditugu eredu. Non daude gure irizpideak?”, galdetu du sukaldariak. Elkartea ekimen horren parte izan arren, Euskal Herri osoko 300 bat sukaldari ari dira lanean.

Ja(ki)tea proiektuko ateak zabalik dituztela dio Zabaletak: “Gure ustez, euskal gastronomia ez da sukaldari eta jatetxeetara mugatzen, elkarte gastronomikoek eta bestelakoek ere garrantzia handia dute”. Betiko sukaldaritzaren kultura eta egiteko moduak jatetxeetara ez ezik, eskoletako, ospitaletako eta bestelako jantokietara ere eraman nahi dituzte. Baina horretarako laguntza eskasa jasotzen dutela salatu du.

”Ekoizleen lanaren segida da gurea”

Bertako eta garaiko usain eta zaporeekin egiten dute lan elkarteko kideek, baita Aratz jatetxeak ere: Nafarroako orburuak eta zainzuriak, Idiazabal gazta, Arabar Errioxako ardoak, udaberri zizak, euskal kostaldeko arraina… dastatu daitezke menuan. Azpimarratzen duenez, egun zabalduago dago bertako produktuen  garrantzia, baina 2009an elkartea abiatu zutenean gauzak bestelakoak ziren: “Garai hartan inork gutxik hitz egiten zuen horri buruz”, dio.

Izan ere, ekoizleek kalitatezko produktuak eskaintzeko egiten duten lanaren segidatzat du Zabaletak sukaldarien lana, kate beraren parte direla dio. “Lehengai horiek gabe ez genuke ezer eginen”. Horregatik, estatuan edo nazioartean barrena mugitu direnean, beti daramatzate hemengo produktuak. “Egia da gure jatetxeetan %100 bertako produktua erabiltzea ezinezkoa zaigula oraindik, baina ahal den neurrian horretan ari gara saiatzen, eta gehiago sakontzea da helburua”, dio. Elkartearen webgunean dioten bezala, "galtzailerik izango ez duen ekonomia zirkular baten mesedetan".

“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”
2024-10-21 | Garazi Zabaleta
Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko,... (+)
Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko
2024-10-14 | Garazi Zabaleta
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean... (+)
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea
2024-10-07 | Garazi Zabaleta
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua... (+)
Bergarako azoka plaza biziberritzeko proiektua
2024-09-30 | Garazi Zabaleta
Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken... (+)
“Lurra lantzen hasi aurreko diseinua gakoa da permakulturan”
2024-09-23 | Garazi Zabaleta
2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora