Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


2025eko martxoaren 11
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Petrolioa eta produktu kimikoak garraiatzen dituen AEBetako banderadun Stena Immaculate itsasontziak eta 9.500 tonako zama eramateko ahalmena duen Portugalgo Solong merkantzia-ontziak egin dute talka, lurretik 16 bat kilometrora.

Hainbat leherketa izan ostean, tripulazioak petrolio-ontzia utzi eta itsas salbamenduko langileek lehorrera eraman dituzte. 37 pertsona lurreratu dituzte, horietako bat ospitalera eraman dute eta desagertu bat dagoela adierazi du kapitainak.

Hondamendi ekologikoa?

Erresuma Batuko lehen ministroaren bozeramaile batek adierazi du egoera “oso-oso kezkagarria dela” eta istripuari aurre egiten laguntzeko hartu-eman estuan ari direla kostazain zerbitzuarekin.

Greenpeace erakunde ekologistak, bere aldetik, azaldu du goiz dela isuriak eragindako kutsadura zehazteko, ikusi behar dela petrolio kopurua, mota eta ontzietako erregaia. Isuriak izango duen inpaktua baloratzeko itsasoaren eta klimaren baldintzak “funtsezkoak” direla gaineratu du.

Yorkshire Wildlife Trust erakunde ekologistako zuzendariaren hitzetan, isuriak hondamendia eragin dezake Humber estuarioan, kostalde horretan habia egitera txori asko gerturatzen direla eta foken kolonia inportanteak daudela aintzat hartuta.

Bestalde, zama-ontziak daraman kargaren inguruan ere ohartarazi du Erresuma Batuko Osasun Segurtasunerako Agentziak. Zianuro-gatza darama merkantzia-ontziak, eta buruko mina, goragalea, zorabioak, urduritasuna, nahasmendua eta arritmiak eragin ditzake, besteak beste. Kasu larriagoetan, baita arnasteko arazoak eta heriotza ere.

3x05: Genomarik handiena, garoarena
2025-12-01 | ARGIA, Bizi Baratzea
Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du... (+)
"Gu gurera Lurra, herria eta mundua hobetzeko"
2025-11-27 | ARGIA
Jakoba Errekondok jaso du 37. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko Ohorezko Mugarria. Azaroaren 26an Andoaingo Bastero Kultur Etxean egin zen ekitaldia eta epaimahaiak argudio hauek eman... (+)
"Sistemak ez zaituzte nahi baina jendarteak behar zaituzte, eta segituko dugu zuenaren berri ematen"
2025-11-27 | ARGIA
Jenofa Berhokoirigoinek jaso du 37. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, ARGIAn idatzitako Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian erreportajeagatik. Beste hiru finalistak hauek izan... (+)
4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga
2025-11-26 | ARGIA, Bizi Baratzea
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du,... (+)
Gaur banatuko dituzte Rikardo Arregi sariak
2025-11-26 | ARGIA
ARGIAko Jenofa Berhokoirigoin kazetariaren artzaintzari buruzko erreportajea da finalistetako bat. Jakoba Errekondori emango diote ohorezko mugarria, baratzearen inguruko jakintzaren dibulgazioan egindako lanagatik, besteak beste, ARGIAren Bizi Baratzea... (+)
gora