Udaberriko lehortea urte guztiko gosetea

Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2024ko martxoaren 25a
Baserriberri proiektuaren aurkezpenean, zaharberrituko duten Tomasenea baserria bisitatu dute mugaz bi aldeetako ordezkariek. Argazkia: Haizpea Abrisketa / kazeta.eus
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urdazubin aurkeztu dute Baserriberri programa, martxoaren 22an, mugaz bi aldeetako erakundeetako ordezkariek. Ekimen horrek baserriak eta zurezko beste eraikin batzuk birgaitzeko ofizioa irakastea du ardatz. 1.778.447 euroko aurrekontua du, eta horietatik 1.155.989 euro Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) datoz.

Egurrezko lan-tekniketan trebatzea da proiektuaren helburua, baserri zaharrak eta zurezko beste egitura batzuk berritu ahal izateko. Langabeei zuzenduta dago eskaintza, lan munduan sartzeko baliagarri izan dakien eta zurezko eraikuntzaren sektorean belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko.

Formazioak saio teorikoak eta praktikoak izango ditu. Irailetik aurrera hasiko dituzte saioak 12 ikaslek (launa Nafarroatik, EAEtik eta Iparraldetik) eta 2026ko ekainean bukatuko da.

Ezkerretik eskuinera, Isabel Elizalde (Peio Martikorena Fundazioko zuzendaria), Jean René Iturbide (Compagnons du Tour de France Federazioko zuzendaria), Mathieu Bergè (Akitania eskualdeko kontseilaria), Ana Ollo (Nafarroako Gobernuko lehendakariordea), Marie Lasserre (Mission Locale Pays Basque elkarteko presidentea), Fermín Martikorena (Peio Martikorena Fundazioko presidentea) eta Jorge Arevalo (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea). Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Parte hartzen duten erakundeak

Peio Martikorena Fundazioa, Nafarroako Gobernua (Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia), Eusko Jaurlaritza (Lanbide Heziketako Sailburuordetza), Oarsoaldea Garapen Agentzia, Pirinio Atlantikoetako Lagunen Federazioa eta Pirinio Atlantikoetako Euskal Herriko Misioa.

Hidrogeno sare erraldoiak 163 kilometro hartuko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
2025-11-04 | ARGIA
Gas naturala ordezkatzeko asmoa duen hidrogeno sarea “Euskadirentzat apustu estrategikoa” dela adierazi du Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. EAEko hamarnaka herritatik igaroko da eta 2030erako... (+)
3x03: Landareak berpizten dituen gizona
2025-11-03 | Bizi Baratzea, ARGIA
Ingalaterrako lorategiak maite ditugu. The poison garden lorategiari buruz aritu ginen podcasteko hamargarren saioan eta gaur Kew Gardens lorategiari buruz arituko gara. Londresen dago kokatua... (+)
Jakoba Errekondori emango diote Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria
2025-11-03 | ARGIA, Bizi Baratzea
Baratzearen inguruko jakintzaren dibulgazioan egindako lanagatik omenduko dute usurbildarra, besteak beste, ARGIAren Bizi Baratzea proiektuan zein Euskadi Irratiko Landaberri saioan egindako ibilbide luzeagatik. Azaroaren 26an... (+)
4x01: Txondorra artea ere bada | Joseba Goienola eta Txetxu Collado
2025-10-29 | ARGIA, Bizi Baratzea
Txondor plaza prestatzetik ikatza atera bitarteko pausoak ikusgai ditugu Egonarria saio honetan. Udalbiltzaren Geuretik sortuak bekari esker, Colladok Txondor plaza antzezlana sortu du Berriatuako egonaldian... (+)
Ekofeministen bira Araban larunbatean
2025-10-23 | ARGIA
Urriaren 25ean "bira ekofeminista" egingo dute autobusez Araban zehar hainbat erresistentzia esperientzia ezagutzeko. "Emakumeak eta gorputz disidenteak" daude deituak bertan parte hartzera. (+)
gora