Hil eta gero sendabelarra

Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024ko apirilaren 12a
Repsolen filial nagusietakoa den Petronorrek instalazioak Muskitzen. Espainiako Estatuan gehien kutsatzen duen enpresa da, nahiz eta isuriak jaitsi 2023an. Argazkia: Petronor
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

El Salto hedabidean Pablo Rivas kazetariak Espainiako Estatuko Iraunkortasunaren Behatokiak argitaratu duen Deskarbonizazioa 2023 txostena aztertu du. Txostenaren arabera, Repsol dago zerrendan aurrena, alegia, gas eta petrolio enpresa horrek isurtzen du atmosferara negutegi efektua duen gasik gehien. 2020an aurrea hartu zion Endesari eta orduz geroztik bera da nagusi sailkapenean.

Hauek dira Espainiako Estatuan gehien kutsatzen duten hamar enpresak: Repsol: 11,8 milioi tona karbono dioxido. Ondoren datoz sektore elektrikoko hiru enpresa handi: Endesa (10,5), EDP (5,6) eta Naturgy (4,8). Zazpigarren dago beste enpresa elektriko bat: Iberdrola (3,5). Bosgarren tokian dago ArcelorMittal siderurgia enpresa (4,3) eta petrolioaren adarrean dabilen Cepsa seigarren (3,8). Iaz Lurra berotzen gehien lagundu zuten espainiar konpainietan zortzigarren eta hamargarren postuen artean daude Iberia (AEG, 3,6), FCC eraikuntza enpresa (2,9) eta hormigoiarekin aritzen den LafargeHolcim (1,9).

Berri onak

Espainiako Estatuan, 2023an, hazkunde ekonomikoa gertatu zen, Barne Produktu Gordinak %2,5 egin zuen gora. Hala ere, karbono dioxido isuriei dagokienez, egoerak hobera egin zuen. 2022arekin alderatuta, isurketek %5,3 egin zuten behera. 2022an isuriek %9 egin zuten gora.

EL Salto-ko kazetariak Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendari Fernando Prietorekin hitz egin du, eta hark ontzat eman du jaitsiera, nahiz eta zifrak txikiagoa izan beharko lukeela azpimarratu: “Nolabait esatearren, ekonomiak txikitzera egin du, eta deskarbonizazioa ari da gertatzen. Hori ona da, salbuespen batekin, hegazkin sektoreak asko egin du gora. Prietoren ustez, ehunekoak handiagoa izan beharko luke Espainiako Estatuak komunitate zientifikoak ezarritako helburuak bete ahal izateko eta tenperatura 1,5 C-tatik ez igotzeko: “%7 jaitsi behar zuen, baina tira, beherantz egitea ondo dago”.

Sektore elektrikoak nabarmen jaitsi ditu isuriak

Iberia hegazkin konpainiak %10,7 egin du gora isurietan. Aldiz, 2022ko datuekin alderatuta, behera gehien egin dutenen artean hiru daude. Naturgyk %33,9 egin du behera, ArcelorMittalek %31,8 eta Iberdrolak %11,4. Behatokiak azpimarratu du sektore elektrikoak nabarmen egin duela behera, hau da, %24,4. Prieto zuzendariaren ustez, jaitsieraren arrazoia da “karbono zentralak itxi direla, eta batez ere, hidroelektrikarentzat urte oso ona izan dela”

Zerrendako lehenengo hamar enpresa horiek, karbonoaren merkatua kontuan hartuta, isurien %59,9aren arduradun dira. Estatuko isuri denak kontuan hartuta, berriz, %19,1en atzean daude.

4x07: GARO EDO IRATZEAREN KULTURA... Etorkizunean ere erabilgarri | Iñaki Sanz Azkue
2026-02-11 | ARGIA, Bizi Baratzea
Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik,... (+)
Putzua testu-liburu
Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Gidoia: Mikel Garcia... (+)
Zaldibarko alkate ohia inputatu dute, zabortegia zabaltzeko lanen berri ez ematea egotzita
2026-01-29 | ARGIA
Hirigintzari loturiko ustezko prebarikazio delituengatik inputatu dute 2011 eta 2018 artean EH Bildu ordezkatuta Zaldibarko alkate izan zen Arantza Baigorri, bi udal arkitekto eta idazkariarekin... (+)
4x14: Hiru inbaditzailetxo
2026-01-20 | ARGIA
Gaur animalia espezie inbaditzaileei buruz hitz egin dute Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopezek. Hiru kasu aztertu dituzte, guztien artean inbaditzaileena zein den ondorioztatzeko.  Honako abestiak erabili... (+)
Txotxa zabaldu dute Saizarren eta Petritegin
2026-01-16 | ARGIA
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Petritegi sagardotegian, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, eta ostegunean gauza bera egin dute Usurbilgo Saizarren. Lehenbizikoan, Euskal Pilota Selekzioa arduratu da txotxa... (+)
gora