Azileko ortzia, neguko eguzkia.

B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


2025eko ekainaren 16a
Emisio Gutxiko Eremuaren seinalea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

B etiketadun ibilgailuek ezin dute Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan (EGE) sartu. 2024an A bereizgarria eta etiketarik ez zeukatenei debekatu zieten sarrera. Urtea pasa eta gero emaitzak nabariak direla adierazi du Bilboko Udalak, lehengo hiru hilbeteetan baino 3.000 kotxe gutxiago sartzen baitira hiri erdigunean. Nahiz eta debekurik ez egon, udalaren arabera B etiketadunen mugikortasuna modu nabarmenean murriztu da, ibilgailu guztien %34 izatetik %19 izatera pasatu baitira.

Bilboko Udalak emandako azken urteko datuei jarraituz, EGEn sartu ziren ibilgailuen %6,64k 0 etiketa zuten, %16,83k Eco, %50,99k C, %18,72k B eta %3,15ek ez zuten etiketarik.

Salbuespenak

2024ko ekainaren 14a baino lehenago emisio gutxiko eremuan erroldatuta dauden herritarrek B ibilgailuarekin sartzeko baimenduak egongo dira, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak daramatzatenek, ibilgailu klasikoek, larrialdi eta oinarrizko ibilgailuek, baita 50 zentimetro kubiko baino gutxiago eta gehienezko abiadura orduko 45 kilometrokoa duten motorrek ere.

Pio Baroja, Azkuna Zentroa, Euskadi Plaza, Indautxu Plaza, Unamuno Institutua, Zubiarte eta El Corte Inglesen aparkalekuen erabiltzaileek sartzeko baimena izango dute ere bai. Ibilgailua alokairuan emanda eta alokatuta daukaten egoiliarrei, rentingean, leasingean edo enpresaren izenean dutenei epea luzatuko zaie. Ibilgailua txatartegira eramaten dutenek eta bi urteko epean berri bat ez dutenek erosten Bilbobuseko eta Bilbaobiziko doako txartel bat jasoko dute bi urteko baliozkotasunarekin.

2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada... (+)
Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta... (+)
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza... (+)
Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko "bandera beltz" nagusiak
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari... (+)
Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.   (+)
gora